BILBAO DISTRITO JAZZ 2024: AINARA ORTEGA & JOAQUÍN CHACÓN.

Bilbao 2024(e)ko Otsailak 16
  • BILBAO DISTRITO JAZZ 2024: AINARA ORTEGA & JOAQUÍN CHACÓN.

  • Jazz saio hauek Bidebarrietako Liburutegian, Bertendona Institutuan eta Errekalde, Begoña, Otxarkoaga eta Deustuko Udaltegietan disfrutatu ahal izango dira
  • Ekitaldiak ostiraletan izango dira, otsailaren 9tik eta martxoaren 15era bitartean, martxoaren 9ko larunbateko saioa izan ezik.
  • Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotan hurrengo webgunean: www.bilbaokultura.eus.

Bilboko Udalak, Bilbaina Jazz Clubekin elkarlanean, “Bilbao Distrito Jazz” programaren 2024ko edizio berriari ekingo dio otsaila eta martxoa bitartean.

Programa ostailaren 9an, ostiralean, hasiko da eta martxoaren 15era arte luzatuko da. Ekitaldiak ostiral guztietan egingo dira, martxoaren 9an egingo dena izan ezik, larunbatean izango baita.

Programa honek genero musikal honen kontzertuak hiriko auzoetara hurbiltzea du helburu, generoan erreferente diren artisten eskutik. Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde eta artistak honako hauek izango dira: Elixir - Mula Vol 3, Ainara Ortega & Joaquín Chacón, Tony Glausi Quartet, Xavi Torres Trío, Organ Freeman, eta Irene Reig Trío.

Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira eta sarrerak salgai daude dagoeneko  www.bilbaokultura.eus webgunean, bost euroko prezioan. Gainera, sarreren %20 ordubete lehenago jarriko dira salgai areto bakoitzaren atean.

“Bilbao Distrito Jazz” hiriko hainbat auzoetan kokatuta dauden hurrengo guneetan egingo da: Bidebarrietako Liburutegia; Bertendona Institutua; eta Errekalde, Begoña, Otxarkoaga eta Deustuko Udaltegietan.

Aurten XXIII. Edizioa ospatuo duen programa sendoa da, eta, hasieran planteatu zen bezala, jazzaren musikarekiko eta, oro har, zuzeneko musikarekiko zaletasuna sustatzeko helburua du.

-BILBAO DISTRITO JAZZ 2024-

  • Ostirala, otsailak 9, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia.  ELIXIR - MULA Vol 3
    Miguel "Pintxo" Villar · saxo tenorra / Jordi Matas · gitarra / Txema Riera · pianoa / Marc Cuevas · kontrabaxua / Pep Mula · bateria.
     Elixir da MULAren hirugarren diskoa. Ibilbide bikaineko boskote honen burua da Pep Mula Bartzelonako bateria-jotzailea, Kataluniako jazz-eszenako ohiko kidea, hainbat musikarirekin lan egiteko aukera izan duena.“Elixirrek mugimenduan dagoen paisaia aurkezten digu. Paisaia hori osatzen duten zortzi abestietako bakoitzaren ibilbidea leku berria eta desberdina da, Pep-en konposizio-proposamenari forma ematen dakien boskotearekin batera bidaiatu ahal izateko.” Dani Comas.
  • Ostirala, otsailak 16, 19:00etan. Begoñako Udaltegia. AINARA ORTEGA & JOAQUÍN CHACÓN. Ainara Ortega · ahotsa / Joaquín Chacón · gitarra. Ainara Ortega abeslariaren eta Joaquín Chacón gitarra-jolearen eskutik, binakako proiektu honek, talde intimoa, ezohikoa eta hauskorra bezain zorrotza, jazzaren soinu-unibertsoko konpositore handiak ohoratzen dituen errepertorio mimatu bat ekartzen digu (Billy Strayhorn, Cole Porter, Jerome Kern, Michel Legrand, etab.). Oraingo honetan, bi musikariek aurrez aurre “hitz egingo” dute, tradizioa eta sormen-askatasuna errespetatzen dituen elkarrizketan.
  • Ostirala, otsailak 23, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia.  TONY GLAUSI Quartet. Tony Glausi · tronpeta eta konposizioak / Esteban Castro · pianoa / Russell Hall · kontrabaxua / Domo Branch · bateria. Konpositore bikaina eta AEBetako tronpeta-jotzaile aparta da Tony Glausi, eta hainbat sari eta goraipamen jaso ditu. Gainera, inprobisatutako musika beltzaren tradizio sakonean aditua da. Pop-inprobisazioak eta R&B-ren eragina duten melodiak integratzen ditu, iiturri askotan inspiratuta. Hala ere, Glausik ez du inoiz ahazten artista modura daukan ikuspegia.
  • Ostirala, martxoak 1, 19:00etan. Bertendona Institutua.  XAVI TORRES Trío. Xavi Torres · pianoa / Reinier Elizarde “Negrón” · kontrabaxua / Andreu Pitarch · bateria. Tarragonako Xavi Torres piano-jolea Europako jazz-eszenako musikari gailenetako bat eta  etorkizunik handiena daukanetako bat da. Amsterdamgo Kontserbatorioan musika klasikoa eta jazza ikasi ondoren, gaur egun hiri horren eta Bartzelonaren artean bizi da. Pandemiaren ondoriozko konfinamenduan, Torresek pieza bat idatzi zuen egunero 30 egunez, sormen-energiari eusteko ariketa modura. Horren emaitza izan zen gero hirukotearekin grabatu eta orain aurkezten duen diskoa.
  • Larunbata, martxoak 9, 19:00etan. Bidebarrietako Liburutegia. ORGAN FREEMAN 
    Pablo Maza · saxo tenorra / David Cid · organoa / Dani Pimienta · bateria.
     MUSIKENEn lizentziatutako hiru gazte eta musikari handi hauek jazzeko organo-musikaren inguruan daukaten interesaren ondorioz sortu zen Organ Freeman. Errepertorio original batekin, blues-aren eragin handiko soinu modernoaren alde egiten dute. 2024an lehen lana argitaratuko dute.
  • Ostirala, martxoak 15, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. IRENE REIG Trío. Irene Reig · saxo altua / Pau Sala · kontrabaxua / Joan Casares · bateria. Irene Reig gaur egungo jazzeko saxofoi-jotzaile ezagunenetako bat da. Hainbat sari eta diskoz betetako ibilbide luzea egin du, eta bere musika eta proiektuak eszenatoki eta jaialdi entzutetsuetan aurkeztu ditu.Gaur egungo errepertorioan daude lehen diskoko abestiak eta berehala kaleratuko den diskoko abesti berriak.

SARE SOZIALAK:  

www.bilbaokultura.eus

bilbao.eus

Laburrean

Non