Antzerki Garaia 2024: "Búho"
Sarrerak eta abonuak
8 antzezlanek osatzen dute egitaraua. Horietatik bi izango dira soilik gaztelaniaz eta bat elebitan. Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emanaldi bakoitzeko eta denboraldi osorako abonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Hau erosteko epea urtarrilaren 9a arte egongo da zabalik.
Abonuarekin, egitarauko emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da Ordizian edo Beasainen izan. Edozein aldaketari buruzko informazioa jasoko dute, baita urtean zehar beste obra batzuen programazioari buruzkoa. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakoitzeko antzokian esleitutako eserlekua mantenduko da.
Salmenta lekuak, Ordizian Herri Antzokiko leihatilan astearte eta ostegunetan 11:30-14:00 eta asteartean 18:00-19:15, eta Beasainen Usurbe antzokia izango dira. 10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.
Sinopsia
Haur gehienek argia besarkatzen dute. Iluntasuna egunaren, bizitzaren amaiera delako. Hutsa eta beldurra da: hurbiltzen diren pausoak, ahots ezezagunak, irekitzen diren ateak, ixten direnak. Instintuzko arbuioarekin hazten dira, bertan animalia itsuak direlako.
Nik ez.
Pablok, aztarnategi paleolitikoetan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragin dion iktusa pairatu du. Oroimenaren aldeko barne-bilaketa baten aurrean egongo gara, bere oroitzapenak, azken batean, bere nortasuna, berreskuratzeko.
Titzina Teatro konpainiaren proiektuek elkarrizketetan eta bizikidetzan oinarritutako kazetaritza antropologikoa dute ardatz. Ikertuz, beste pertsona batzuen bizitzan barneratuz eta askotan ezezagunak diren errealitateak jorratuz sortzen dute, eszenatokira gizakiaren gauzarik azpimarragarriena eramateko. Bere lana antzerki garaikidearen erreferente bihurtu da.
- Ideia, sorkuntza, zuzendaritza: Diego Lorca, Pako Merino
- Dramaturgia: Diego Lorca
- Interpreteak: Diego Lorca, Pako Merino
- Musika konposizioa, soinua: Jonatan Bernabeu, Tomomi Kubo
- Argiztapen diseinua: Jordi Thomàs
- Teknika zuzendaritza: Albert Anglada
- Bideo diseinua: Joan Rodón
- Jantziak: Ona Grau
- Eszenografia diseinua: Rocío Peña
- Eszenografia eraikuntza: Albert Ventura, La Forja del Vallès
- Diseinu grafikoa: Isa Besset
- Argazkia: Quim Cabeza
- Ekoizpena: Luz Rondón
Informazio gehiago: Titzina teatro
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTitzina
- Data 2024(e)ko Otsailak 16
- Ordutegia20:30
- Lekua Usurbe Antzokia
Bideluze Plaza
Beasain - Zenbatekoa12 €
- HizkuntzaGaztelania
- Web Usurbe Antzokia


