"NUEVO ANCHUSTEGUI, GURE SEÑORITI"
Itsasontzi paregabe eta errepikaezin baten historian zeharreko ibilbidea da erakusketa.
Nuevo Anchústegui Ondarroako Arriola ontzioletan eraiki zen 1958an. Garai bateko eta Euskadiko baxurako arrantza tradizionalaren garapenean funtsezko tipologiaren ordezkaririk zaharrena da eta XX. mendean Bizkaiko kostaldean bizi ziren erriberako arotzen egiten jakitea islatzen du.
Juan Antonio Apraizek komisariatua, erakusketak hainbat gai jorratzen ditu familiaren artxiboko irudi eta dokumentu sorta batzuen bitartez eta baita beste erakunde batzuek, Euskal Museoak esate baterako,
utzitako piezen bitartez; hala nola familia, Ondarroako herria, ontziaren oinarrizko portua, bere historia eta arrantza mota desberdinei erantzuna emateko egindako egokitzapenak, eta Itsasmuseumi dohaintzan eman eta bildumako pieza berri bat izatera pasatu zeneko bizitza berria, besteak beste.
Era berean, Nuevo Anchústeguiren istorioa ondare material gisa, ontzitzat, objektutzat eta ondare ukigarriko pieza garrantzitsutzat jasotzeaz gain, memoria immaterialean, lekukotasun bizietan, eraikitzen eta arrantzan jarduten den testuinguruan ere sakondu nahi du, hau da, Ondarroan, Antxustegi-Badiola familiaren historian, horrela itsasontziaren balio kulturalaren beste zati hori ere, bizipenei, tradizioei eta pertsonei dagokiena, barneratu eta berreskuratzeko helburuarekin.
Nuevo Anchústegui
50eko hamarkadaren amaierakoa den baxurako ontzi tipiko honek, haritzezko egitura sendoko zurezko kroskoa du, armazoi buruak manda bietan, amurak eta hegatsak, beita bizidun arrantzarako haztegi metalikoak kroskoaren barrualdean, erdi-altuerako gobernu-zubia duen gainegitura, zurezko mastak eta propultsio lokaleko motor ospetsua zuen, besteak beste.
1997ko urriaren 17an Antxutegi-Badiola familiak Itsasmuseumi dohaintzan eman zion eta Ondarrutik nabigatu zuen Axpeko kaietan lehorrean mantentzeko, 2003an Euskalduna ontziola zaharreko dikeetara eraman zuten arte. Ordutik Itsasmuseum jarraitzen du eta museoaren bildumaren pieza adierazgarrienetako bat da. Urte batzuk geroago, 2015ean, Eusko Jaurlaritzak itsasontzia zaharberritzea erabaki zuen, itsas ondarea babesteko dirulaguntzaren esparruan bere "balio kulturalagatik".
Nuevo Anchústegui euskal itsas ondarearen elementu garrantzitsua da, herri batek bere ingurunearekin, basoekin eta haietatik ateratzen den egurrarekin, itsasoekin eta bertan bizi diren espezieekin, portuekin, nagusi diren haizeekin eta abarrekin duen harremanaren lekuko bizia. Azken batean, herri baten sustrai kulturalen isla da, lehen mailako identitate-elementua.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko otsailaren 14(e)tik 2024(e)ko apirilaren 7(e)ra
- OrdutegiaAsteartetik igandera 11:00-19:00. Astelehenetan, itxita. Jaiegunen aurreko astelehenetan izan ezik, ohiko ordutegian egongo baita zabalik
- Lekua Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa
Muelle Ramón de la Sota, 1
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa


