"Mitologika", Raquel Alzateren erakusketa

Urduliz 2024(e)ko otsailaren 14(e)tik 2024(e)ko otsailaren 29(e)ra
  • "Mitologika", Raquel Alzateren erakusketa

“Mitologika” euskal mitologiako pertsonaia nagusien irudi-galeria bat. Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko, Jentilak eta Basajaun, jainko, deabru, iratxo eta erraldoiekin batera, mendeetan zehar iruditerian egon diren euskal mitologiako pertsonaien erakusketa honen protagonistak dira, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ehunka kontakizunen bidez. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologikoei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea ematen du.

Erakusketa hau Raquel Alzateren (Barakaldo, 1972) ilustrazioen eskutik dator. 1995ean Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn. Haurrentzako ilustrazioaren eta testuliburuen arloan hasi zuen ibilbide profesionala, eta, ondoren, dekorazio-enpresetarako formatu txiki eta handiko figurak eskulturan eta modelatzean aritu zen, publizitate-ilustrazioarekin batera.

2001ean eta 2002an, Astiberrirekin batera, euskal mitologiari buruzko bi ilustrazio-liburu argitaratu zituen, "Mitologika" sailekoak. 2005ean, Luis Duránen gidoidun “Cruz del Sur” albuma ere argitaratu zuen Astiberrirekin. Nazio mailako komiki-aldizkarietan kolaboratzen du (Tos, Dos Veces Breve, BD Banda, Humo, besteak beste), eta beste hainbat album kolektibotan ere parte hartu du, hala nola, “…de ellas” (Edicions de Ponent), “El secreto de Alhóndiga Bilbao” (Alhóndiga Bilbaok argitaratua), “Historias del olvido” (Dolmen) eta “Cortocuentos 2”, (Astiberri, 2012). Rodolphe gidoilari frantsesarekin batera, “La Ciudad de Ys 1. La locura de Gradlon” egin du Frantziako merkaturako., eta "La Ciudad de Ys 2. La morgana roja” (Astiberri, 2013) “Navegante en tierra” da bere komiki berria.

 

urduliz.eus

Laburrean

Non