Liburu aurkezpena: "BAJO TIERRA SECA"

Bilbao 2024(e)ko Otsailak 14
  • Liburu aurkezpena: "BAJO TIERRA SECA"

Idazleak bere eleberri saritua aurkeztuko du 19:00etan hasiko den hitzorduan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak César Pérez Gellida idazlea hartuko du otsailak 14an, azteazkena. Pérez Gellidak “Bajo tierra seca” eleberria aurkeztuko du, 2024ko Nadal Saria jaso berri baitu.

César Pérez Gellidaren “Bajo tierra seca” eleberriak XX. mendearen hasieran Extremaduran garatu zen istorio bat kontatzen du. Antonia Monterroso, Alarguna bezala ezagunagoa, eskualdeko ogasun handienetako baten jabea da; goseak indar handia zuen garai batean, berak bere horretan mantentzen saiatzen da. Egun batean, sute batek hainbeste ahaleginez eraiki duen guztia suntsitu egiten du eta, horren ondoren, desagertu egiten da arrastorik utzi gabe. Martin Gallardo tenientea Pacheco sarjentuarekin batera doa gertatutako hori ikertzera. Bost egun lehenago, emakumeak salaketa bat jarri zion Jacinto Padillari. Antza denez, Jacinto Padilla bere etxaldeko langilea zen eta baita maitale ohia ere. Zafrako geltokian atxilotu dute, diruz eta bitxiz betetako poltsa batekin. Berak dio Antoniaren aginduz piztu zuela sutea eta poltsa berak eman ziola handik urrun bizi berri bat hastera zihoalako. Hala ere, galdeketan zehar, Padillak gertaera makabro batzuk aitortzen ditu, eta horrek erabateko aldaketa emango dio istoriari.

César Pérez Gellida (Valladolid, 1974) idazlea da. Hamahiru eleberri argitaratu ditu, horien artean hurrengo trilogiak “Versos, canciones y trocitos de carne” (“Memento mori”, “Dies irae”, “Consummatum est”) eta “Refranes, canciones y rastros de sangre” (“Sarna con gusto”, “Cuchillo de palo”, “A grandes males”); eta baita “Todo lo mejor y Todo lo peor” ere. Berrienen artean, “Nos crecen los enanos”, “Astillas en la piel” eta “La suerte del enano”. 2023an “Memento mori” telesailerako egokitzapena estreinatu zen. Eleberri beltzaren erreferente nagusietako bat izan da, 300.000 irakurle baino gehiagorekin, eta Dolores Redondorekin batera Blacklladolid literatura jaialdia zuzendu du. “Bajo tierra seca” lanak 2024 Nadal Saria irabazi du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

REDES SOCIALES:

www.bilbaokultura.eus

bilbao.eus/

Laburrean

Non