Liburu aurkezpena: Eduardo Mendozaren "Tres enigmas para la organización"
Bertan izango da idazlearekin batera Idoia Jauregi kazetaria, Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian 19:00etan hasiko den hitzorduan.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Eduardo Mendozaren “Tres Enigmas Para la Organización” liburuaren aurkezpena egingo du datorren OTSAILAREN 13an, ASTEARTEAN. Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegiaren Areto Nagusian.
2022ko udaberria, Bartzelona: Las Ramblaseko hotel batean gorpu bat aurkitu dute. Bitartean, britainiar aberats bat bere yatean desagertu egin da eta, horrez gain, Conservas Fernández enpresak arazo finantzieroak ditu. Hiru kasu horiek gobernu-erakunde sekretu bateko bederatzi agentei bideratzen dizkiete, eta hiru kasu horiek bata bestearekin loturarik duten ala ez aztertu behar izango dute. Eduardo Mendozak inoiz idatzi duen abenturarik onena eta dibertigarriena aurkeztuko du, irakurlea suspensean eta umorean murgilduko duen istorio batekin.
Eduardo Mendoza. (Bartzelona, 1943) Hogei lan baino gehiago argitaratu dituen idazlea da. Hainbat aldiz saritu dute, baina nabarmentzekoak dira El último trayecto de Horacio Dos (2022) liburuagatik lortu zuen Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioaren Urteko Liburuaren Saria, 2016an lortutako Cervantes Saria, 2010ean lortutako Planeta Saria eta 2010ean baita ere, lortu zuen Europako Liburuaren Saria Riña de Gatos. Madrid 1936 liburuagatik.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
REDES SOCIALES:
- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM
- BIDEBARRIETA KULTURGUNEA: YOUTUBE | FACEBOOK
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Otsailak 13
- Ordutegia19:00
- Lekua Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)


