Urduñako Inauteriak 2024: Egitarua

Urduña 2024(e)ko otsailaren 10(e)tik 2024(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • Urduñako Inauteriak 2024: Egitarua

Otsailaren 10etik 13ra Urduñak 2024ko Inauteriak ospatuko ditu hainbat ekintza antolatuta. Larunbatean arratsaldeko 18:30etan hasiko dira ospakizunak ohiko desfilearekin, aurtengo izen-emateak Alondegian egin beharko dira. Ostean, 19:30etan Berriztu taldearekin dantzaldia egongo da Foru Plazan, eta eguna bukatzeko, DJ Varrok girotuko du plaza. Igandean, otsailaren 11n, Bihotza Konpartsaren eskutik erraldoien kalejira hartuko du Urduñak 12:30etan. Santa Zezilia Musika Bandak 13:30etan kontzertua eskainiko du Urduñako Musika Eskolako ikasleekin batera. Erauntsi dantza taldeak ere kalejira antolatu du 13:00etan Foru Plazatik hasita. Astelehenean festa giroak jarraituko du hirian, Marmitaren Elkarteak inauterietako tostadak egiteko tailerra antolatu du, 6-12 urte bitarteko umeei zuzenduta, goizeko 09:30etan hasiko da. Asteartean aurtengo inauterien bukatu direla ospatzeko ekintzak, 17:00etan txokolate jana egongo da Foru Plazan eta ondoren, Dantzatzeko Prest taldeak umeentzako dantzaldia eskainiko da bertan.

Tostaden tailerrerako izen-emateak Alondegian egingo dira otsailaren 1etik 8ra bitartean, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 ordutegian.

Mozorro desfilea

Aurten ere Urduñako Udalak Mozorro Lehiaketa antolatu du. Izen-emateak Alondegian egin beharko dira otsailaren 1etik 8ra 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Desfilerako musika berezi bat behar izanez gero, izena emateko unean jakinarazi beharko da. Lehiaketa otsailaren 10ean izango da 18:30etatik aurrera. Lehiaketak bost kategoria saridun izango ditu. Lehenengoa 25 urtetik gorako helduena izango da, bigarrena 14 eta 24 urte bitarteko gazteena eta haurrena 0 eta 13 urte bitarteko haurrena. Kategoria mistoa ere ebaluatuko da, eta taldeak helduek eta haurrek osatuko dituzte. Kategoria bakoitzeko lehen saria 150 eurokoa izango da eta bigarrena 75 eurokoa. Haurren kategorian, lehenengo taldeak eta bigarrenak merienda bat irabaziko dute. Azkenik, koreografia onenak 100 euro jasoko ditu. Oinarriak PDF honetan kontsulta daitezke.

urduna.com

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko otsailaren 10(e)tik 2024(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • LekuaUrduña

Non