EGUZKILORE. MITOLOGIA ETA JAZZ IKUSKIZUNA
Eguzkilore antzezten duten musikariak Rodrigo Lauroba (saxo tenorra), Bernardo San Martín (pianoa eta teklatuak), Jorge Sánchez (kontrabaxua) eta Xabier Olkoz (bateria, perkusioak, eta musikaren nahiz proiekzioen egilea) dira. Lauek ere agertoki magiko batera eramanen gaituzte, eta bertan euskal mitologiako jainkoek eta jainkosek (Amalur, Ilargi, Mari, Ortzi, Ekhi eta Gaueko) Eguzkiloreren elezahar misteriotsua kontatuko digute.
Ikuskizunean jazz musika entzunen dugu zuzenean, badira proiekzioak, eta off ahotsa euskaraz dago, Ainara Ortegak grabatua.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Otsailak 9
- Ordutegia20:00
- LekuaZizur Nagusiko Kultur Etxea
Erreniega Parkea, 25
Zizur Mayor/Zizur Nagusia - Zenbatekoa6 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara


