Kontatutako zinea: Isabel Herguera: "El sueño de la sultana"
- Hitzaldia, 19:00etan, doan
Isabel Herguerak El sueño de la sultana bere lehen film luzearen sorkuntza prozesua azalduko digu, Zinemaldiaren aurreko edizioan estreinatu zena, non euskal zinemaren Irizar Saria irabazi zuen. Saio honekin, publikoak bere esperientzia osatuko du, El sueño de la sultana erakusketan erabilitako material eta metodologia ezberdinak aipatuko dira, eta Tabakaleran bertan izan zen filmaren sorkuntza prozesua azalduko da.
- Filmaren emanaldia, 17:00etan, 1 / 4 €
El sueño de la sultana, Isabel Herguera, España/Alemania, 2023, 84'
El sueño de la sultana Begum Rokeya Husseinek 1905ean idatzitako Indiako istorio feminista bat da. Inés 30 urteko animazio zuzendari espainiarra da, eta Ahmedabaden dago bere maitale indiarrarekin hausteko. Kasualitatez, liburu-denda batera sartzen da eta bertan emakumeek gobernatutako herrialde imaginario baten istorioa kontatzen duen nobela hau deskubrituko du. Istorioarekin eta egilearen jarrera transgresiboarekin liluratuta, Inések film bat egitea erabaki du.
El sueño de la sultana 17:00etan proiektatuko da. JARRAITU ESTEKA HAU filma ikusteko zure sarrera lortzeko.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2024(e)ko Otsailak 8
- Ordutegia17:00 (emanaldia) + 19:00 (hitzaldia)
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa1 / 4 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tabakalera


