Durangoko Inauteriak 2024: egitarau osoa

Durango 2024(e)ko otsailaren 8(e)tik 2024(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • Durangoko Inauteriak 2024: egitarau osoa

Durango prest dago inauterietako jaiak ospatzeko. Beste urte batez, kolorez, dibertsioz, kulturaz eta tradizioz betetako bost jai egun izango dira, eta hala, otsailaren 8tik (osteguna) otsailaren 13ra (asteartea) Durangoko hainbat auzotan era guztietako jarduerak egin ahal izango dira.

Inauteriak Eguen Zurirekin hasiko dira, herriko ikastetxeetako ikasleen eskutik Durangoko kaleetan egingo den kopla kantu tradizionalarekin: Kurutziaga Ikastola, Landako Eskola, Jesuitak Ikastetxea, San Antonio Ikastetxea, Institutua eta Nevers Ikastetxea izango dira parte hartuko dutenak. 

Surrandi konpartsaren 25. urteurrena

Larunbata inauterietako egun garrantzitsuenetako bat izango da, aurten Surrandi konpartsak 25 urte betetzen baititu. Egun osoan zehar dibertitzeko aukera egongo da Landako Guneko jolas-espazio libreetan, eta Madalena auzoan material birziklatuarekin mozorroak prestatzeko tailer bat egingo da.

Arratsaldean, Surrandi konpartsaren eskutik, hartzarekin, txistulariekin, Tabira Musika Bandarekin, Kriskitin dantza taldearekin eta Jaizale-rekin batera kalejira egingo da. 18:00etan hasiko da Merkatu Plazan, eta Andra Marin amaituko da.

Alde Zaharreko ostalariek ere bat egingo dute Inauterietako jaiarekin larunbatean. Horretarako, Ruben Costa DJ-arekin festa antolatu dute Goienkalean, 20:30etik 23:30era.

Inauterietako asteartea

Igandea umeentzako dibertimendu-eguna izango da. Goizean zein arratsaldean, Landako Gunean jolas-espazio libre bat prestatuko da, eta Tabira auzoan parkour tailer batean parte hartu ahal izango dute. 18:00etan, "I love rock and roll" familia-ikuskizuna hasiko da Plateruenean.

Eta astearterako, inauterietako azken egunerako, Durangoko Udalak jai-programa bat antolatu du familia osoarentzat. Goizean eta arratsaldean, jolas-eremu libre bat prestatuko da Landako Gunean; arratsaldean, Otamotzena auzoan, magia-ikuskizun bat egingo da Kidam eta David Blanco magoen eskutik, eta Landako Gunean, "Denboraren Bankua"-k antolatutako tailerrak.

Plateruenean familia osoarentzako disko eta karaokeko musika-saio bat egongo da, eta zozketak ere egingo dira.  Ondoren, Gazte Diskoteka, DJ Jon Kass-en eskutik.

Durangoko Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu kaleak kolorez betetzera eta inauterietako jardueretan parte hartzera.

 
durango.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko otsailaren 8(e)tik 2024(e)ko otsailaren 13(e)ra
  • LekuaDurango

Non