Gasteizko Inauteriak 2024 (egitaraua)
Gasteizko 2023ko Inauteriak otsailaren 6tik 13ra ospatuko dira. Inauteriak parte hartze eta tradizio handiko jaiak dira Gasteizen. Alde zaharrean eta hiriaren erdialdean aparteko jai giro ederra izaten da, konpartsen desfilea eta Sardinaren erreketa bezalako hitzorduekin. Ospakizunaren data urtero aldatzen da, segun eta Aste Santua noiz izan den.
Inauterietako konpartsak eta desfileak
Edonork har dezake parte gure hiriko Inauterietan, herritar guztientzako jai irekiak baitira. Jai egunetan, Inauteri Larunbatean bereziki, nahikoa da begi-mozorro edo kartel bat eramatea Gasteizko kaleetan jaian murgiltzeko edo antolatutako gau-jai eta ekitaldiez gozatzeko.
Baina jaietako ekitaldi kolektiboetan bereziki taldeek laguntzen dute kaleak girotzen eta kolorez betetzen. Izan ere, talde horiek jaian parte hartzea funtsezkoa da, eta denborarekin Inauterietako ezinbesteko osagaia bihurtu dira.
Inauteri Larunbateko eta Igandeko desfileak
Larunbat arratsaldean eta igande goizean egin ohi diren inauterietako desfileetan parte hartzeko, urtero ireki ohi den deialdian izena eman duen inauterietako konpartsa baten kide izan behar da.
Era guztietako taldeek osatzen dituzte konpartsak, besteak beste, aisialdiko taldeak, futbolzaleen taldeak, kultur elkarteak, auzo elkarteak, gurasoen elkarteak... 2024an 7076 pertsonak eman dute izena desfilean parte hartzeko.
| Comparsa | Título |
|---|---|
| Salburuko eskola publikoen Inauteri konpartsa | Natura magikoa |
| Artzai Onaren parrokia kultura elkartea – Mercedarias ikastetxea | Cubanos |
| Urkide ikastetxeko gurasoen elkartea | Pac-Man |
| Ikasbiturribero konpartsa elkartea | Arabako patata |
| Guillermo Chaminade – Marianistas ikastetxeko gurasoen elkartea | Marias Bros |
| San Viator kultura elkartea / N.S.C.C. Kofradia | SANVI ROCK & “yabba dabba doo” |
| Ana María Rivier gurasoen elkartea | El templo de PresenMulán |
| Baila y Disfruta Konpartsa kultura elkartea | Molinillos |
| Zabalganako Konpartsa kultura elkartea | Zabalbusters |
| Séneca – Andaluziako kultur zentroa | Un mundo de sueños |
| Sansomendi – Ali lagun taldea | Que la fuerza te acompañe |
| Abetxukuko Inauterietako konpartsa | Cherokee |
| Iritsi Gara elkarte sozio-kulturala | Sambabizkarra |
| San José de Calasanz – Escolapios ikastetxeko gurasoen elkartea | Festilapios |
| Sagrado Corazón – Carmelitas ikastetxeko gurasoen elkartea | Quidditch |
| Aranako auzo elkartea | Abbarana |
| Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxea | Lusitania ad Victoriam |
| Sagrado Corazón – Corazonistas ikastetxeko gurasoen elkartea | Mardi Gras Coras |
| Euskobarça Gasteizko Barçazaleak | Monstruos de las emociones |
| Errekatxiki – Santa Luzia auzo elkartea | El príncipe de Santa Bel-air |
| Niño Jesús ikastetxeko inauterietako elkartea | NJ Back to the 80’s |
| Manuel Zaldivar Nieves Cano – Egibide ikastetxeko gurasoen elkartea | ¡Vaya, vaya! ¡Egibide se va a la playa! |
| Ariznabarra elkarte soziokulturala | Arizguardianes |
| Carpe Diem antzerkiko kultura elkartea | Corsariooos, al aborda je..jeje! |
| Vera Cruz ikastetxeko gurasoen elkartea. | Michael Jackson |
Izena emateko prozedura
Konpartsek Inauterietan parte hartzeko prozedura irailaren bukaera aldera abiarazten da, garai horretan bilera batera deitzen baitzaie Inauterien hurrengo edizioan parte hartu nahi duten taldeei. Gero, azaroan gutxi gorabehera, konpartsei laguntzak emateko deialdia egiten da. Deialdiaren betekizunen artean, besteak beste, taldeak eramango duen mozorroaren gaia jakinaraztea eta parte-hartzaileen zerrenda aurkeztea eskatzen da.
Desfilean parte hartu nahi duten pertsonek elkarte hauekin harremanetan jarri beharko dute Inauteri-egunetan desfilatuko duten pertsonen zerrenda eman aurretik.
Talderen batek lehenengo aldiz parte hartu nahi badu, edota dialdia hasten denean abisu bat jaso nahi badu, e-mail bat bidali dezake infocultura@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko otsailaren 6(e)tik 2024(e)ko otsailaren 13(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago


