2023ko Jerezko Flamenkologia Katedraren Sari Nazionala.
Paco La Luz, La Serrana edo El Sordo La Luz bezalako leinu kantarien ondorengo zuzena, Vicente Soto “cante jondo” kantu-ondare garrantzitsu baten gordailuzaina da. Bere ikuskizunak flamenko eta literatura uztartzen dituen maisutasunagatik nabarmentzen dira. Espainako eta Frantziako jaialdi flamenko garrantzitsuenetan parte hartu du eta baita flamenko sari ezberdinak jaso ere (Premio Nacional de Córdoba, Premio Partora Pavón edo Premio Mairena del Alcor).