SAN BLAS EGUNA ETA SOKA-DANTZA
Otsailaren 3an, larunbata, San Blas egunarekin bat eginez, gozokiak eta soka-dantza San Nikolas Elizaren ingurura itzuliko dira. Ohi den bezala, 9:00etatik 20:30era, azoka txiki bat paratuko dute, errosko, gozo, pasta eta gozokiekin. 21 postu izanen dira guztira. San Nikolas elizaren inguruan banatuko dira, bai plazan, bai San Migel kalean. 12:30ean, eta San Nikolas plazatik sartu eta gero, Udalaren Iruñeko Dantzariek ohiko soka-dantza dantzatuko dute Sarasate pasealekuan.
Dantzariek kate-dantzekin, branleekin eta Europako hego-ekialdean Erdi Aroaren amaieratik dantzatzen diren farandolekin lotura duen koreografia tradizional hau egingo dute. Soka-dantza Euskal Herrian eta Nafarroan dantzatu da XVI. mendetik. San Blas egunean eta San Joan egunean baino ez da interpretatzen.
Azoka: 9:00etatik 20:30era
Soka-dantza: 12:30


