"Abere ba, Kirikiño eta animalia palindromoak"
PALINDROMOAK erakusketa berria, hitz, esaldi eta zenbaki desberdinekin.
Palindromoa testu kapikua da. Ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen dena. Testu hauek sortzeko orduan erabilitako lehen baldintza, esanahiaren aurretik, hitzaren forma da. Ilogikoaren logikarekin dibertitzeko eta letretan abilezia garatzeko modu korapilatsua.
Euskarazko palindromo en lehenengo lehiaketa 1923ko abenduaren 16an abiatu zen. Ebaristo Bustintza, “Kirikiño” idazle mañariarrak, palindromorik luzeenaren bila, ‘Euzkadi’ egunkariaren orrietatik bideratu zuen.
Ez da kasualitatea erakusketa hau Hontza Museoan jarri izana, izan ere Kirikiñoren etxea izan zen eraikina, beraz bere omenez jarri da.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko otsailaren 1(e)tik 2024(e)ko otsailaren 29(e)ra
- Lekua Hontza Museo Fundazioa
Ebaristo Bustinza kalea, 18
Mañaria - Zenbatekoa5 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Hontza Museo Fundazioa


