Juan Ignacio Pérez Iglesias-en "Primates desde el edén" liburuaren aurkezpena
Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Juan Ignacio Pérez Iglesiasen “Primates al este del Edén” liburuaren aurkezpena egingo du datorren ASTEAZKENEAN, URTARRILAK 31.
Hitzordua Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian izango da eta 19:00etan hasiko da. Bertan izango da Luis Alfonos Gámez kazetaria idazlearekin batera.
Duela 6 edo 7 milioi urte, giza leinua eta txinpantze eta bonoboena bereizten hasi ziren, Afrikako ekialdeko eta hego-ekialdeko oihanak argitzen hasi ziren garaian, eta pixkanaka sabanako biomak ordezkatu zituen; hala, mosaiko-paisaia bat agertu zen, non basotxiak eta belardiak tartekatzen baitziren. Testuinguru horretan, gure arbaso hominidoen ohiko elikagaia, batez ere fruituetan oinarritua, urriagotu egin zen. Haragiak, tuberkuluek eta haziek, berriz, garrantzia irabazi zuten. Aldaketak energia-baliabide gehiago jarri zituen Pliozenoko homininoen esku, lehenik, eta Pleistozenokoen esku, gero, baina haien uztak edo harrapaketak ahalegin handiagoa eskatzen zuen. Hortik dator gure espeziearen arrakasta biologiko handia.
Juan Ignacio Pérez Iglesias. (1960) Biologian doktoregoa eta Fisiologian katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) errektore izan zen 2004tik 2008ra. Gaur egun, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzailea da, eta Jakiunde Euskal Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea ere. Hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Misterios a la luz de la ciencia (2008) edo Los males de la ciencia (2022).
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK:
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 31
- Ordutegia19:00
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - Online https://www.youtube.com/@BidebarrietaKulturgunea
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bidebarrieta Kulturgunea


