"Aktorea kameraren aurrean. Castingak nola egin"
Gazteentzako eta helduentzako ikastaroa.
Irakaslea: Taula Producciones. Diego A. Collat.
EGUNAK
Urtarrilak 28 / otsailak 18 / martxoak 10 / apirilak 21 / maiatzak 19.
Ordutegia: 10:00-14:00.
Gutxienez 7 pertsona aurkeztu behar dira (hala ez bada ez da ikastaroa egingo).
Gehienez: 12 pertsona.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a da.
EDUKIA
1. klasea
Casting baten oinarriak. Aldez aurretik pentsa dezatela bakoitzarentzat zer den casting bat.
Bakoitzaren momentuko beharrak ezagutzea. Eskuratutako ezagutzak probatu.
2. klasea
Lehenengo eskolan irakatsitako teknikak txertatzea. Kameraren aurrean jarduteko aholkuak.
Jarraibide orokorrak segituz lehenengo castinga egingo da eta horretarako behar den prestakuntza-astia hartuko da.
3. klasea
Bakoitzaren ahulguneak hobetzea, tekniketan sakontzea, entzutea, adieraztea, mugitzea, interpretazioaren aldaketa jarraibideen arabera. Casting osoaren prestakuntza.
4. klasea
Eszenak bikoteka. Bakarrizketa. Bikoteka (beste aktore batekin) casting bat nola egin, teknikak.
5. klasea
Ikastaroan ikusitako guztia errepasatzea. Bakoitzaren ahulguneak edo hobetu nahi izan dena errepasatzea. Azken castinga, lehenengo egunarekin konparatuko da hobekuntza ikusteko.
PREZIOA ETA ORDAINTZEKO MODUAK
Prezioa 500€.
Ordaintzeko aukerak:
125€ko 4 epetan. Urtarriletik apirilera.
250€ko 2 epetan. Urtarrilean eta martxoan.
Ordainketa epe bakarrean: 450€ (%10eko deskontua).
IRAKASLEA
DIEGO COLLAT - TAULA PRODUCCIONES
Valentzian jaio zen, baina Bilbora etorri zen bizitzera. Zinema-zuzendaria, gidoilaria, editorea, kameraria eta antzerki-zuzendaria da. Aktore gisa ere egin du lan, hainbat interpretazio-eskolatan ikasi ondoren. Berehala jarri zen kameren aurrean eta filmatzeetan esperientzia asko hartu zuen. Interpretazioan trebatu zen "OFF teatro y cine"; eskolan, banakako orientazioko eskola magistralekin. Urteak daramatza Espainia osotik film laburrak, iragarkiak eta arloko beste hainbeste lan egiten.
Zuzendariak istorio bat kontatzen du, gizakiak gertakari beraren aurrean duen subjektibotasunaren bidez, Canapé bere lehen film laburrean. Film horrek harrera ona du nazioarteko zinemaldietan, adibidez, LIFT-OFF GLOBAL NETWORK 2022 (Manchester) zinemaldian. Aktore gisa lan egin duen film ezagunenen artean El Caso Anak, Night Car eta El gigante bajo tierra daude. Lehenengoaren zuzendariak Tania García eta Natalia Robles dira, bigarrenaren zuzendaria Ibon Calleja eta azkenarena Andoni Fernández.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko urtarrilaren 28(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 19(e)ra
- Lekua Utopian - Errotatxu Industrialdea, D eraikina, 1-2 (Getxo)
- Zenbatekoa500 €
- Web Utopian
- Izena emateko informazioa



