Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean "Las Aventuras del Príncipe Achmed" filmari

Bilbao 2024(e)ko Urtarrilak 28
  • Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean "Las Aventuras del Príncipe Achmed" filmari

Igandean, urtarrilak 28 eguerdian, Galiziako Caspervek ensembleak musika jarriko dio zuzenean Las Aventuras del Príncipe Achmed (1926) filmari, gorde den historiako animazio-film luzerik zaharrenari. Caspervek-ek Las aventuras del príncipe Achmed filmerako egindako partitura taldearen arrakastarik handienetako bat izan da. Partiturak bere ohiko estiloarekin hausten du, filmean agertzen diren eskualde desberdinetako sonoritateetan murgiltzeko. Brais Gonzálezek konposatu du obra honen orkestra-bertsioa. Bertan, Afrika ekialdeko erritmoak, ekialdeko doinuak eta arabiar musikaren ohiko harmoniak nabarmentzen dira.

Istorio honetan, Afrikako azti gaizto batek zaldi magiko bat erabiltzen du Kalifa handiari iruzur egin, eta bere alaba ederra, Dinarzade, bahitzeko. Une horretatik, Dinarzaderen neba, Achmed printze ausarta, abentura handi batean murgilduko da arreba salbatzeko, eta munduko bazter askotatik ibiliko da, arrisku izugarriei aurre eginez, eta maitasuna ere ezagutuko du horrela.

Las aventuras del príncipe Achmed pelikularen zuzendariak, Lotte Reiniger, silueta-teknika bat sortu zuen horretarako, kartoiarekin eta berunezko xafla finekin egindako ebakinak erabiliz, kamera baten azpian manipulatuta. Zinegile alemaniarrak hiru urte behar izan zituen film hau egiteko. Estetikoki Wayang itzalen antzerki asiarrean oinarrituta dago.


Laburrean

Non