Txani Rodriguezen "La Seca" liburuaren aurkezpena

Bilbao 2024(e)ko Urtarrilak 25
  • Txani Rodriguezen "La Seca" liburuaren aurkezpena

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Txani Rodriguezen "La Seca" liburuaren aurkezpena egingo du URTARRILAREN 25ean, OSTEGUNEAN.

Hitzordua 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian.

“Los Últimos Románticos” lanagatik Euskadi Literatura Saria jaso ondoren, Txani Rodriguezek elebrri berri bat dakar. Espainia hegoaldeko herri txiki batean bizi den neska baten istorioa kontatzen du liburuak. Alegia neska horrek, tradizioaren eta modernizazioaren arteko aldaketa-une batek dakarren errealitateari zelan egiten dion aurre narratzen du eleberriak.

Txani Rodríguez, kazetari, gidoilari eta idazlea, idazketa sortzailearen irakaslea da Escola d'Escriptura de l'Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatura Elkartean. Radio Euskadin eta El Correon kolaboratzen du ere, azken horretan "El Columpio" atalean. 2006an bere lehen liburua argitaratu zuen, "El Corazón de los Aviones", eta ondoren hainbat komiki etorri ziren, hala nola "La Carrera del Sol". 2008an, bere ibilbidea hasi zuen eleberrietan, "Lo Que Será de Nosotros" lanarekin hasita, ondoren, 2013an, "Agosto" argitaratu zuen eta 2016an "Si Quieres, Puedes Quedarte Aquí". 2020an "Los Últimos Románticos" saridun lana egin zuen.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
bilbao.eus/

Laburrean

Non