"Tekno-aniztasuna: makinak eta sentsibilitatea"
Yuk Huirekin elkarrizketa publikoa egitearen xedea da XXI. mendeko teknologia eta horrek gure sentsibilitatean eta pertzepzioan duen eragina ebaluatzeko ikuspuntu desberdinei buruz dituen ideiak eztabaidatzea. Horretarako, Huik Fragmentar el futuro (2020), Recursividad y contingencia (2019) eta Art and Cosmotechnics (2021) liburuetan egindako ekarpenei heldu die elkarrizketak. Testu horiek AAri edo robotikari buruzko egungo diskurtsoen eta filosofia kontinentalaren ezagutza sakonaren arteko elkargunea eta abangoardia artistikoek azken hamarkadetan proposatutako sistema konplexuen eta estetikaren arteko inbrikatze historikoak aztertzen dituzte.
Zeri dagokio: Teknologia, artea eta gizartearen inguruko elkarrizketak
Teknologia fenomeno unibertsal unitario gisa aurkeztea ohikoa da. Mundua harrapatzen duen “hizkuntza absolutua”ren gisako zerbait eta bere garapena gailu ezberdinen ugalketaren mende jartzen duena. Giza jarduerak biltzen duen jakintza eta baliabide teknikoen aniztasunean erreparatzea eragozten duen perspektiba, eta topiko batzuk indartzeko joera duena, zibilizazioen existentziari buruz edo beste batzuk baino teknikoki aurreratuagoak dauden herrien ingurukoak; oinarri sendorik ez duten alderaketa kronologikoak. Azken hamarkadetan, hala ere, beste ikuspegi historiko eta epistemologiko hibridoagoak eta interkonektatuagoak azaldu dira, teknologia fenomeno sozial gisa pentsatzeko beste modu batzuk garatzeko premia gogoraraziz.
Aniztasun teknologiko hori abiapuntutzat hartuta eta garapen teknologiko bakoitza munduan bizitzeko modu jakin batetik banaezina dela onartuta, ziklo hau eztabaida horiei modu publikoan heltzeko moduak zabaltzeko sortu da.
Proposatutako elkarrizketen ezaugarria beste logika batzuek argitara dakartzaten perspektibak eskaintzea da eta zientziari buruzko diskurtsoak, praktika artistikoa eta bestelako eredu sozial eta politikoen desirek bat egin eta elkar kutsatzen duten lekua izatea.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 25
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Tabakalera


