Solasaldia eta lantegia: "Menopausia edo plenopausia"
Lantegi hau menopausiaren unean sexualitatea arazorik gabe ulertzeko gune bat da. Gerta daitezkeen aldaketak izendatzea du helburu, aldaketa horietan bizitzen ikastea, haiengandik ikasteko jakin-minez begiratzea eta, horrela, gure prozesuak bideratzeko modu eraikitzaile bat sortzea.
Galderak egiteko gunea ere bada. Gure aldaketa guztiak menopausiari egotz diezazkiokegu? Gure biografiak, presio sozialek edo aldaketak kudeatzeko ditugun tresnek ere eragiten al dute? Menopausiak berdin eragiten al du gorputz eta sexualitate guztietan?
Menopausian sexualitatea ulertzeak eta ezagutzeak norberaren esperientziak legitimatzea ahalbidetzen du, maitasunezko begirada batetik elkar ulertzeko bidea ematen du eta, era berean, aukera ematen digu elkarbanatzeko eta topaketa edo informazio lekuak bilatzeko, aldaketa horiek igarotzeko eta modu atseginagoan bizitzeko.
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2024/01/11 08:30 Noiz arte: 2024/01/25 18:00
Hizlariak: Kooperatiba Desmontando a la Pili
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 25
- Ordutegia18:00
- Lekua Ibaiondoko Gizarte Etxea
Landaberde, 31
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaGaztelania
- Web Ibaiondoko Gizarte Etxea


