Liburu aurkezpena: "Recetas FdV, un mundo por descubrir"
Pilar auzoko Francisco de Vitoria BHIko ikasleek "Recetas FdV, Un mundo por descubrir" liburua argitaratu dute. Lan honek 21 herrialdetako 50 errezeta biltzen ditu eta doan deskarga daiteke institutuaren web orritik.
50 familiak egin dituzte errezeta horiek , hirurehunen artean hautatuak, Francisco de Vitoria BHIko DBHko ikasleen laguntzarekin. Dietetikako goi-mailako ikasleek eta irakasleek "bitxi" gastronomiko horien nutrizio-balorazioa egiten lagundu dute.
Liburua egiteko, Gamarra Ostalaritza eskolako ikasleen laguntza behar izan zen, haiek plateratu baitzituzten elaborazio guztiak, eta baita argazkiak atera zituen profesional batena ere
Azkenik, Simón Sánchezek, Francisco de Vitoria BHIko zuzendariak, sarrera labur bat idatzi du libururako, eta Pilarreko Gizarte Etxeko liburutegian egingo den aurkezpenean lagunduko gaitu, urtarrilaren 25ean.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 25
- Ordutegia18:30
- Lekua El Pilar Gizarte Etxea
Konstituzio plaza, 5
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaEuskara
- Web El Pilar Gizarte Etxea


