DanZ 2024: "Flowerheads show"

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Urtarrilak 25
  • DanZ 2024: "Flowerheads show"

DanZ 2024 jaialdiaren egitarauaren barne.

Hiru pertsonaia barrokok oreka gorabeheratsuko ekosistema bat sinbolizatzen dute. Izan ere, intsektuak, loreak, anfibioak, arrainak eta izaki sorta zabala biziberritzen dira haien mugimenduen zehaztasunen bidez, non errealitatea eta fantasia “gozamenen lorategi” berezi batean uztartzen diren. Dantza garaikideko lan bat da, ekosistemen iragankortasuna eta hauskortasuna darizkiola. Musika Ed is Deadek eta José Pablo Polok ondua da, lanaren amets-izaera nabarmentzeko eta soinu-giro elektronikoak sortzeko, baina naturarekin ere uztarturik.
Zuzendaritza eta koreografia: Elías Aguirre. Interpreteak: David Candela, David Eusse, Elías Aguirre. Jatorrizko musika: Ed is Dead, Jose Pablo Polo. Argiak: Sergio G. Domínguez. Argazkia: Danilo Moroni & Juan Carlos Toledo

Compañía Elías Aguirre. 2008an, Elias bere proiektuak muntatzen hasi zen, baina aldi berean, beste koreografo eta dantzari nabarmenekin lankidetzan jarraituta. Haren lanak bost kontinenteetako jaialdietan antzeztu dira, nazioarteko sari garrantzitsuak jasota, hala nola Burgos-New York Koreografia Lehiaketaren Lehen Saria. Haren lanek nagusiki ezaugarri dituzte dantza garaikideko tekniken konbergentzia, hiriko dantza, eta natura etengabeko inspirazio-iturri izatea. Hona hemen hark ondutako lan batzuk: Shy Blue, Insecto Primitivo, Rare Walk, This is Alfred o Aurunca.

 


Laburrean

Non