"El Rumbo de América Latina: De el Salvador a Ecuador"
- Francisco Valencia kazetari eta Diario El Co Latino egunkariko zuzendaria izango da Dani Álvarezek eta Mikel Reparazek gidatuko duten topaketan parte hartuko duena.
- Hitzaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturgunearen Liburutegiko Areto Nagusian
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak "Gaurkotasunarekiko Topaketak" zikloari ekingo dio berriro, datorren URTARRILAREN 23an, ASTEARTEAN Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatuta.
Hitzordua, "El Rumbo de América Latina: De el Salvador a Ecuador" izenburupean, 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian, eta Francisco Valenciak, Diario El Co Latino egunkariko zuzendariak, hartuko du parte.
"Gaurkotasunarekin Topaketak" dibulgazio-ziklo bat da. Bertan, zorroztasunetik abiatuta, akademizismotik kanpo gori-gori dauden gaiak sakon aztertzen dira. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak daude, eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatuko dute.
Aurten, fokua Latinoamerikan eta bertan dagoen egoeran jarriko da. El Salvadorreko egoera aztertuko dute, Bukele presidenteak "baketu" duen herrialde hori, mareren eta narkotrafikoaren aurkako gerraren ostean. Era berean, Ekuadorko testuinguru sozial eta politikoa aztertuko da, Gobernuaren eta talde kriminalen arteko gerran murgilduta dagoen herrialdea. Gainera, Javier Mileiren hautaketa eta Lulak Brasilen dituen politikak aztertuko dituzte, besteak beste.
Francisco Valencia kazetariak 1989an hasi zuen bere ibilbidea Co Latinoren zuzendari gisa, baina Diario Latino, Cadena Sonora de la Radio eta ACAN-EFE egunkarietako lantaldeetan ere parte hartu du, besteak beste. Gainera, Brasilgo Enbaxadak El Salvadorren emandako Kazetaritzako Brasil Saria (2000) eta Adierazpen Askatasunaren Saria (Pen American Center, New York, 1991) jaso ditu.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
SARE SOZIALAK:
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 23
- Ordutegia19:00
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Bidebarrieta Kulturgunea


