ABAO Bilbao Opera: "El rapto en el serrallo"
2024. urteari Die Entführung aus dem Serail (Bahiketa harenean) obrak emango dio hasiera, Mozartek osatutako lehen opera alemaniarrak, hain zuzen ere, azkenengo alditik 29 urteren ondoren ABAO Bilbao Operaren denboraldira itzulita.
Mozarten gaztaroko opera, konpositorearen beraren bizipenetan oinarritua, bere sinesmen eta beldurretan, Bahiketa harenean obrak Mozarten erromantizismo espirituala eta bai maitasun adeitsuarekiko bai emakume maitearekiko zuen ikuskera jasoa erakusten ditu.
Obra hau “turkiar” generokoa da, misterioz, sentsualitatez eta sedukzioz betea, eta gai errepikakor bati heltzen dio: dontzeilaren fideltasun suntsiezina, maitea urrun duenean. Obra hunkigarri baino hunkigarriagoa da, ez bakarrik Mozarten lehen Singspiel osoa delako, baita lehen notatik bertatik biltzen duten alaitasun, arnas eta espirituagatik ere.
Endredozko opera da, beharrezko elementu exotiko guztiak dituena: haren bat, dontzeila gatibuak urruneko maitaleek erreskatatzeko zain, sultan bat, morroiak eta egoera nahasgarri asko.
Protagonisten artean, Jessica Pratten itzulera irrikatua Konstanzeren rolean, paregabeko ahots-ezaugarriak dituen sopranoa behar duen horretan, eta Moisés Marín Belmonte maitale arranditsuaren azalean. Laukotea Leonor Bonillak eta Mikeldi Atxalandabasok osatuko dute, lehenak Blonde dontzeila eta bigarrenak Pedrillo morroi leiala antzeztuz.
Orkestraren podiumean, Euskadiko Orkestra zuzenduz, Lucía Marín musika-zuzendariak debuta egingo du ABAOn, partitura liluragarri eta koloretsua jotzeko, emozioz, dinamismoz eta Mozarten ohiko bizitasun poetikoz betea.
ABAO Bilbao Operaren produkzio berri hau Mariano Baudinek sortu du, era berean debuta egingo duenak. Otomandar Inperioko esparruetan eta giroetan oinarritutako proposamenak sentipen eta emozio ugari eskainiko dizkigu bata bestearen atzetik, xehetasunez zaindutako erritmoan eta jantzi dotore bezain exotikoekin bilduta.
Protagonistak
Belmonte: Moises Marín
Kontanze: Jessica Pratt
Blonde: Leonor Bonilla
Pedrillo: Mikeldi Atxalandabaso
Osmin: Wojtek Gierlach *
Selim Bassa: Wolfgang Vate *
* ABAO Bilbao Operan debutatuko du
Talde artistikoa
Abesbatzaren zuzendaria: Boris Dujin
Musika zuzendaria: Lucía Martín
Eszena zuzendaria: Mariano Bauduin
Eszenografia: Nicola Rubertelli
Jantziak: Zaira de Vicentis
Ekoizpena: ABAO Bilbao Opera
SAIOAK
Urtarrilak 20: 19:00
Urtarrilak 23: 19:30
Urtarrilak 26: 19:30
Urtarrilak 29: 19:30
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko urtarrilaren 20(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 29(e)ra
- Lekua Euskalduna Jauregia
Abandoibarra Etorbidea, 4
Bilbao - Zenbatekoa43 / 274 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaAlemana
- Web Euskalduna Jauregia


