PIANO-ERREZITALA: Mishka Rushdie Momen

Bilbao 2024(e)ko Urtarrilak 18
  • PIANO-ERREZITALA: Mishka Rushdie Momen

Bere belaunaldiko interpreterik ezagunenetakoa den Mishka Rushdie Momen piano-jotzaile britainiarrak gure herrian egingo duen debuta aurkeztuko dugu. Munduko jaialdi eta entzungelarik onenetako batzuetan jo izan du, nola diren Luzernako Jaialdia, Londresko Wigmore Hall eta Carnegie Hall, Philadelphia Chamber Music Society, Tonhalle Zürich, Hanburgoko Elbphilharmonie eta Washington DCko Phillips Collection.

Errezitala hasteko, Patricia Sojo musikologoak aurkezpen bat egingo du, Marine Hugonnierren obraren eta oraingo honetarako hautatutako musika-programaren arteko harremana hizpide hartuta. Une honetan Museoko Film & Video aretoan ikusgai dagoen lanaren egilea da Hugonnier, eta paisaiaren kontzeptua aztertzen du bere obran. Emanaldirako aukeratutako programak, berriz, naturan inspiratutako soinuen edertasuna sentitzera eramango gaitu. Kontzertuaren ondoren, topaketa egingo da Mishka Rushdierekin.

PROGRAMA

Lehen zatia
J-P. Rameau – Pièces de Clavecin: Le Rappel des oiseaux - Rigaudons I, II et double - Les tendres Plaintes
R. Schumann – Waldszenen, op. 82errufene Stelle, Freundliche Landschaft, Vogel als Prophet
G. Ligeti – Étude n.º 5 , “Arc-en-ciel”
M. Ravel – Miroirs: Oiseaux tristes, Alborada del gracioso, La Vallée des cloches

Bigarren zatia

W. Byrd – The Bells
George Benjamin – Shadowlines
L. Janácek – In the Mists
C. Debussy – L’Isle joyeuse

Garaiz iritsi, mesedez. Behin errezitala hasita ezingo da Entzungelara sartu.
Jarduera gaztelaniaz eta ingelesez

Bilbao House Concerts-ekin elkarlanean antolatutako jarduera.

*Jarduerak eta programak aldaketak izan ditzakete


Laburrean

Non