Idazlearekin harixa emoten: Eider Rodriguez
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Eider Rodríguez izango dugu Eraikuntzarako materiala liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko lehen saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko.
Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau.
Idazlea
Orereta, 1977. Publizitatean lizentziatua eta lanbidez irakaslea da EHUko irakasleen unibertsitate eskolan. Kazetari lanetan aritua da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunerokoetan. Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004) narrazio liburua da argitaratu duen lehen literatur lana. 2006an Irene Nemirovskiren lehen liburua Le bal euskaratu du Eider Rodriguezek Dantzaldia (Txalaparta, 2006) izenburupean.
2018an Euskadi Saria jaso zuen Bihotz Handiegia lanagatik eta urte berean Haur eta Gazte literatura Euskadi Saria Santa Familia lanagatik.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urtarrilak 16
- Ordutegia19:00
- Lekua Juan San Martin Eibarko Liburutegia
Bista Eder kalea, 10 – 1
Eibar - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Juan San Martin Eibarko Liburutegia


