Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa 2024
Bilboko Udalak urtarrilaren 15ean ireki du Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XLI ediziorako proposamenak aurkezteko epea.
Bi modalitatetarako deialdia egin da: euskara eta gaztelania; biek 3.500 euroko sari eta 1.750 euroko bi accesit izango dituzte, lehiaketa eta gero haien lanak argitaratzeaz gain. Aurkezteko epea larunbatean, martxoak 30, amaituko da.
Kultur ekimen honek bi helburu ditu: alde batetik, literaturaren sorkuntza sustatzea eta, bestetik, euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazten laguntzea.
Lehiaketa hau, 18 urtetik gorakoak diren edozein naziotako idazleentzat zuzenduta dago. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzetik kanpo itzulita dauden lanak ezta lehendik sarituak izan diren kontakizunak ere ez. Gaia librea izango da. Gehieneko luzapena hamabost orritakoa izan behar da (Times New Roman edo baliokidea, 12ko neurria) eta 1,5eko tartekoa lerro bakoitzeko.
Modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura arloko pertsona ospetsuek osatuko dutena. Parte hartzaileek MARTXOAREN 30era arte izango dute beren ipuinak formatu digitalean aurkezteko aukera www.bilbao.eus/concursoaresti udal webgunean edo www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean.
Laburrean
- Mota Lehiaketa
- Data 2024(e)ko urtarrilaren 15(e)tik 2024(e)ko martxoaren 30(e)ra
- LekuaBilbao
- Info Gehiago


