"Katagorriaren alegia"

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Urtarrilak 13
  • "Katagorriaren alegia"

Baluartek Katagorriaren alegia izeneko antzerki eta diziplina anitzeko ikuskizuna hartuko du zuzeneko musikarekin. Mestizajeaz hitz egiten duten bi protagonistek elkarrekin bizitzen eta elkar maitatzen ikasten dute, elkarren artean oso desberdinak diren arren.  

Triku handia lasai ederrean bizi da haritz handi baten itzalean, eta beretarrak zaintzen ditu, bere mundu zatitxoaz gozatzen duen bitartean. Behin batean, ordea, katagorri atsegin, bihurri eta jostalari baten etorrerak bake giroa nahasiko du. Ez da erraza izanen elkarrekin bizitzea. Orduan, triku zaputz eta babeslea ezagutuko dugu, eta katagorri jakinzale eta harreman zalea. 

Alegien ezaugarrietako bat bukaerako ikasbidea izaten da. Horrenbestez, zertaz ari zaigu Urtxintxaren alegia? Ikuskizunaren bidez, La Baldufak pentsatzea eta hausnartzea proposatu digu, bai eta mestizajean eta desberdintasunean sakontzea ere.  Trikua eta katagorria oso ezberdinak dira, baina hamaika aukera dituzte elkarrekin ikasteko eta bizitzeko.  

La Baldufa Teatre Konpainia


FETEN SARIA 2022 ekoizpen onena eta gune eszeniko onena
Haur eta gazteendako Arte Eszenikoen 2020ko SARI NAZIONALA 

IRAUPENA: 50 MINUTU

baluarte.com

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaCompanyia de Comediants La Baldufa
  • Data 2024(e)ko Urtarrilak 13
  • Ordutegia17:00
  • Lekua Baluarte Auditorioa
    Plaza Baluarte, z/g
    Pamplona/Iruña
  • Zenbatekoa10€
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Baluarte Auditorioa

Non