Sondra Radvanoski

Pamplona/Iruña 2024(e)ko Urtarrilak 9
  • Sondra Radvanoski

Mundu osoan ezaguna den Sondra Radvanovsky sopranoa bere ahotsaren sakontasun eta kolore bikainagatik izan da goraipatua, baita bere aurrez aurreko dramatikoagatik eta errepertorio oso zabala defendatzeko duen moldakortasunagatik ere, Medea, Norma eta Tosca heroiak bezalako paper anitzak esaterako. Gaur egungo soprano Verdiar garrantzitsuenetakoa da, eta belkantismoaren eta verismoaren esparruetan erregina eztabaidaezina. Gau historikoa eskaini zuen Metropolitan Opera Housen aurreko denboraldian, Cherubiniren maisulanaren rol titularra ezin hobeki antzeztuz. Anthony Manoli piano-jotzailearekin batera, Radvanovskyk debuta eginen du Baluarten, nazioarteko panoramaren gorenera eraman duten harribitxi lirikoetako batzuk eskainiz. Harribitxi horiek, hain zuzen ere, bere teknikaren fede ematen dute, nola ganbera-kantuan - Listzen Los Sonetos de Petrarca; Duparc, Strauss eta Rachmaninoven kantuak-, hala opera-draman -Dido y Eneas, Julio César en Egipto, Andrea Chènier-.

Sondra Radvanoski, soprano

Anthony Manoli, piano
 
Arias de ópera y lied
Obras de H. Purcell, S. Rachmaninov, R. Strauss, G. Verdi, V. Bellini
baluarte.com

Laburrean

Non