Errege Magoen Kabalgata 2023-2024 Gasteizen (ibilbidea)

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Urtarrilak 5
  • Errege Magoen Kabalgata 2023-2024 Gasteizen (ibilbidea)

Urtarrilaren 5ean, errege magoak Gasteizen izango dira. Errege magoak tren-geltokira iritsiko dira 11:00etan, eta han Araba Classic Club elkarteak utzitako hainbat ibilgailu klasikotara igoko dira. Errege magoen mezulariak, opariz betetako traktore bat, musika-banda bat eta Kervan Frantziako konpainiaren ‘Mirage’ ikuskizuna izango dituzte alboan Dato kaletik Plaza Berriraino egingo duten ibilbidean. Han, errege magoek udaletxeko balkoi nagusitik agurra eskainiko diete hiriko neska-mutil guztiei 11:20 inguruan.

Jarraian, errege magoek haurrei harrera egingo diete Goiuri jauregian (Frai Zacariaseko sarreratik) 12:15etik 18:00ak arte.

Egunari amaiera emateko, 19:00etan erregeen desfilea abiatuko da Bilboko plazatik. Handik, Frantzia, Bake, Ortiz de Zarate, Florida, Ramón y Cajal, Micaela Portilla eta Lascarai kaleak zeharkatuko ditu. Azkenik, Gasteiz hiribidea eta Tomas Zumarraga Dohatsuaren arteko bidegurutzean bukatuko da.

Iaz bezalaxe, ibilbidearen azken tartean (Gasteiz hiribidean, Tomas Zumarraga Dohatsua kalearekin elkartzen den bidegurutzera iritsi aurretik), desfilearen bolumena jaitsiko dute autismoaren espektroko nahasmenduak eta entzumen-desgaitasuna dutenek desfileaz erosotasunez gozatzeko aukera izan dezaten. Autismoaren espektroko nahasmendua duten hiriko elkarteek egindako eskaria da hori.

7 karroza eta 300 pertsona

Desfileak zazpi karroza izango ditu: lehen hirurak fantasiakoak izango dira, jarraian errege magoen hirurak iritsiko dira eta azkenekotik gozokiak jaurtiko dituzte.

Gainera, errege magoekin batera sei antzerki- eta musika-talde egongo dira. Cadizetik iritsitako El Carromato taldeak ‘Fantasia floral’ ikuskizuna aurkeztuko du; Kervan talde frantziarrak ‘Mirage’ proposamena; Frantziatik iritsitako Caramatran konpainiak ‘Electro frogs’; bestalde, Teatro Per Casoren eskutik Italiatik iritsiko dira “World of Gonder” eta “Moonlight”; eta musika Portugaleko Kaustica musika-bandak eta Gasteizko Batuketa batukadako musika-elkarteak jarriko dute.

Bertan izango dira, gainera, Afroamerikako elkartea, Kalez Kale proiektua, Abetxukoko Inauterietako Konpartsa Elkartea, Carpe Diem eta Serezade. Ekitaldiak, gainera, Auto Electricidad Ondo etxearen laguntza jasoko du.

Guztira, 300 partaide bilduko dira.

 

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Urtarrilak 5
  • Ordutegia11:00
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan

Non