Taldeen Aurkezpen Ekitaldia

Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia ekainaren 29an egingo da, Abandoibarrako pasealekuan, Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko zatian. Aurkezpen ofiziala 18:30etik 20:00etara izango da, baina 17:00etatik aurrera hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Aurkezpen ofiziala amaitu ondoren, Tour aurreko giroarekin gozatu ahal izango da 22:00ak arte.

Ekitaldia nazioartean zabaltzeak Frantziako Tourrean gutxienez behin parte hartu duten euskal txirrindulari guztiak omentzeko balioko du. Poga?ar, Vingegaard, Landa, Bilbao, Izagirre eta gainerakoak pedalei eragiten hasi  baino lehen, euskal txirrindulari horiek bertaratuko diren zaleen txalo eta esker ona jasoko dute. Gainera, txirrindulari esanguratsuenetako batzuk talde parte hartzaileek Euskalduna Jauregitik atera eta Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean jarriko den eszenatokira arte egingo den bizikleta desfilearen buru izango dira.

Arratsalde osoan zehar giro ona eta musika izango dira nagusi Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen emanaldiekin, besteak beste.

Publikoak doako ekitaldi honetan parte hartu ahal izango du taldeek Euskalduna Jauregitik Guggenheim Bilbao Museoraino egingo duten zirkuitu osoan zehar. Bertaratutakoek txirrindularien ibilbidea jarraitu ahal izango dute, bai Euskalduna Jauregitik Guggenheim Bilbao Museoraino egingo duten joan-etorriko zirkuitu zirkularrean, baita Museoaren zabalgunean ere. Gune horretara sartzea ere doakoa izango da, ikusleak 16:00etatik aurrera sartu ahal izango dira, baina zaleen sarrera kontrolatuko da ekitaldia behar bezala eta seguru garatzeko baimendutako edukiera errespetatuz. Ibilbidean zehar hiru pantaila erraldoi ere jarriko dira, zaleek taldeen aurkezpenaz zuzenean gozatzeko aukera izan dezaten.

 

EGITARAUA:

16:00 Ateen irekiera

17:00 – 18:00. KALEJIRA. Euskalduna-Guggenheim Museoa.

17:20 – 18:20. Ikuskizunak - Animazioa eszenatokiko gunean (Guggenheim Bilbao Museoaren zabalgunean).

  • “Danza Vertical” LA GLO
  • “Kaixarranka”. SALBATZAILE Dantza Taldea.
  • “Pédale, pédale, pédale” HORTZMUGA TEATROA.
  • “Sobre Ruedas”. DEMODE QUARTET
  • “Musika Kalean” EUSKORLEANS.
  • TOURREAN PARTE HARTU DUTEN EUSKAL TXIRRINDULARI OHIAK

18:30 – 20:00. TALDEEN AURKEZPEN EKITALDIA (TV).

  • Frantziako Tourrean parte hartuko duten 22 txirrindulari-taldeen irteera Euskalduna Jauregitik.
  • Taldeen aurkezpena Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean kokatutako eszenatokian.
  • Taldeen itzulera Euskalduna Jauregira
  • IKUSKIZUNAK:
    • KUKAI
    • OREKA TX.
    • SÜNE&E.T.S.
    • NEOMAK

20:00 - 22:00. Ikuskizunak - Animazioa eszenatokiko gunean.

  • Musika ikuskizunak
  • Oihan Vega DJa

MAPA:

NOLA HELDU?

Antolatzailea:
Grand Départ Pays Basque
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara Ingelesa Gaztelania Frantsesa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
5
Ordutegia:
17:00 - 22:00
Bizkaia
Abandoibarra, 2
BilbaoBizkaia (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Museo Guggenheim inguruan