"Atlas. Turbo-tardo-zine"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Urtarrilak 31
  • "Atlas. Turbo-tardo-zine"

Urte osoko proiektua izango duen formatu berriztatuarekin dator Atlas. Medio grafikoaren aukera espresibo eta tekniko anitzekin esperimentatzeko aitzaki izango da. Guillotinaren (Donostiako Autoedizio Topaketa) gidaritzapean fanzine kolektibo bat eratuko da 10 saioetan zehar. Saio bakoitzean gai edo prozedura desberdin bat jorratuko da, fanzine bakarra helburu. Teknika ezberdinen ezagutzarako aukera izango dira saio hauek;  sorkuntza eta esperimentaziorako momentuak ere. Saioen garapena fanzinea osatzera bideratuko da, ideiaren sorreratik, materialki gauzatzera arte; lengoaia grafikoen azterketa, edukien sorkuntza, maketazio eta erreprodukzio aukerak aztertuz. Fanzinea modu kolektiboan landuko dugu, hilabetetik hilabetera, urratsez urrats. 

Lehen saio honetan fanzinearen nondik norakoak ezarriko ditugu. Fanzinearen berezko izaera libre eta ihardukitzailea aztertuko dugu eta jokoen bidez ezarriko ditugu gure fanzinearen oinarriak, hots, egitasmo estetikoa.  Izenburua jarri eta aurkibide bat sortuko dugu atal ezberdinekin.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Urtarrilak 31
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Tabakalera

Non