Willis Drummond
Willis Drummond rocktaldea 2006an sortu zen. Ibilbide oparoa izan du urteotan Baionako taldeak, zazpi disko kaleratu ditu, azkena Hala ere izenekoa. Hain zuzen, diskoaren aurkezpen birako azken kontzertuetako bat izango da Hernanikoa.
Rock elektrikoki lan intelektual eta zuzena da disko berria, gogoeta eragin asmo duten letrekin. Garai bateko energia eta soinu gordina atxikitzeko helburua izan du taldeak, baina alde modernoa eta garaikidea alde batera utzi gabe. Letrak dira horren adibide. Gaur egungo mundua islatu nahi izan dute letretan, hain zuzen, mundu horrek dakartzan kontraesanak eta kezkak agerian uztea.
- Jurgi Ekiza: ahotsa, gitarra
- Xan Bidegain: baxua, koruak
- Felix Buff: bateria, perkusioak
- Vincent Bestaven: gitarra, teklatuak
hernani.eus
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 30
- Ordutegia22:00
- Lekua Biteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani - Zenbatekoa8 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Biteri Kultur Etxea


