"Nor da Maurizia?"
Nor da Maurizia? Maurizia Aldeiturriaga ren bizitzan eta obran oinarritutako ikuskizuna da, Zelako Kultur Ideiak taldeak ekoitzia, Ander Trabuduaren eta Alberto Marcosen musika moldaketekin.
Antzerkia, musika eta dantza elkartuta, euskal kulturan erreferentea izan zenari eta denari omenaldia egiteko. Maurizia, "ama garbia", "kulturgilea, panderojolea, plazandrea". 1904an Zeberion (Bizkaia) jaioa, bere garaian oso ohikoak ez ziren gauzak egin zituen, esanguratsuena, panderojolea izatea eta Euskal Herriko hainbat plazatan jardutea. Bere jarrerak, bere talentuak, bere ahotsak, Zeberioren pandero- jotzailearen arteak bidea ireki zien hainbeste gazteri, eta gaur egun normaltasun handiagoz betetzen dituzte plazak bere musikarekin.
Anekdotaz eta bitxikeriaz beteriko istorioa du Aldeiturriagak, eta ostiralean, hilak 29,
Andres Isasi auditorioan izango duzu ikusgai, arratsaldeko 6: 30ean.
Sarreren salmenta:
- Andrés Isasi musika eskolan (Mesedeetako kalea, 6 – Areeta) abenduaren 26tik aurrrera 11:00etatik 13:00etara.
- Txarteldegian: ekitaldia baino 2 ordu lehenagotik
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 29
- Ordutegia18:30
- Lekua Andres Isasi Musika Eskola
Las Mercedes, 6
Getxo - Zenbatekoa5 €
- HizkuntzaEuskara
- Web Andres Isasi Musika Eskola


