Lucía Lacarra Ballet: "Lost Letters"
Lucia Lacarra Balleta pasioz beteriko jarduera berria da, ballet klasikoaren edertasun eta boterea Lucia Lacarraren trebetasun artistiko eta sormen-ikuspegiarekin bateratzen duena. 10 dantzarik osatutako konpainiak bikaintasun artistikoaren maila mantendu nahi du. Helburu nagusia da dantza maite duten belaunaldi berriak emozionatzea, inspiratzea eta hunkitzea,
Lost Letters (Galdutako eskutitzak) Matthew Goldingek koreografiatutako lehen ekoizpena da, eta hunkigarria da, zeren eta, galdutako loturen gaia jorratzeaz gain, komunikazioak duen botereaz hausnartzera gonbidatzen gaitu, ikusmenerako zirraragarria den emozioz beteriko bidaia eginez.
Lucía Lacarrak Víctor Ullateren balletean debutatu zuen, eta balleteko dantzari nagusia izan da hainbat hiritan: Marsella, San Francisco, Müncheneko opera eta Dortmund. Dantza-munduko saririk nagusiak jaso ditu, hala nola Nijinsky saria, Dantzako Benois Saria edo Dantzako Sari Nazionala. Bere azken lanak, In The Still Of The Night (2021), Max interpretazio-saria jaso zuen.
- Konpainia: Lucía Lacarra eta Matthew Golding konpainia
- Sormena eta zuzendaritza eszenikoa: Lucía Lacarra, Matthew Golding
- Koreografia: Matthew Golding
- Dantzariak: Lucía Lacarra, Matthew Golding, Lucía Lacarra Ballet
- Musika: Sergéi Rachmaninov & Max Richter
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaLucía Lacarra eta Matthew Golding konpainia
- Data 2023(e)ko Abenduak 29
- Ordutegia19:30
- Lekua Gasteizko Principal Antzokia
San Prudencio, 29
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa18 / 24 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Gasteizko Principal Antzokia


