"GO!AZEN 10.0" TELESAILA (AURRESTRENALDIA)

Basauri 2023(e)ko Abenduak 28
  • "GO!AZEN 10.0" TELESAILA (AURRESTRENALDIA)

17:00: Photocall, telesaileko aktoreekin

18:00: Telesailaren aurrestrenaldia zinemako pantailan. Aurretik aktoreekin solasaldia izateko aukera egongo da.

Basauriko Social Antzokiak Go!azen 10 Euskal Telebistaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia hartuko du. Abenduaren 28an, aste horretan bertan telebistan emitituko den kaptuluaren aurrestreinaldia, alegia. Go!azen gazteen artean arrakasta handia izan duen telesaila da. Hitzorduan, denboraldi berriko kapitulua telebistan emititu aurretik ikusteko aukera izateaz gain, publikoak telesaileko aktore protagonistak photocallean ikuste bertan ikusteko aukera izango dute. Go!azen 10en denboraldi berria berezia izango da, 100 kapitulutik gorakoa izango baita, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.

Social Antzokiak antolatuta, abenduaren 28an, Go!azen-en hamargarren denboraldiaren aste horretako kapitulua eskainiko da da Social Antzokian. Oso jardunaldi berezia izango da telesailaren jarraitzaileentzat, aurrez aurre ezagutu ahal izango baitituzte hainbeste aldiz telebistan ikusitako aktoreak. Fikzio honen zaleek euren artista gustukoenekin batera argazkiak atera ahal izango dituzte, aretaon bertan burutuko den photocallean. Proiekzioaren aurretik, antzezleek hitzaldia emango dute eta ikusleek galderak egin ahalko dizkiete, baita serieari buruzko esperientziak eta iritziak plazaratu ere. Ondoren, lehen kapituluaz gozatzeko unea iritsiko da.

Arrakastaz beteriko 10 urte

Serieak arrakasta handia izan du ikusleen artean, eta iragarri dute dagoeneko denboraldi hau oso berezia izango dela, serieak 10 urte betetzen dituelako eta 100 atalen langa gaindituko duelako. Hamar atal berri ditu denboraldi honek, eta berriz ere neska-mutilek Besakabi udalekuetan biziko dituzten abenturak ekarriko dizkigu. Musikaz, umorez eta gai sozialez beteta dator eta, ohi bezala, denboraldi berriarekin aktore berriak ere izango ditugu, pertsonaia berriei bizia emateko:  Marina Ostolaza (Noa), Haizea Astrain (Lea), Xabi Elizalde (Aner), Ander Ayerza (Bosko), Unai Arana (Mattin), Unai Arrieta (Urtzi) eta Nerea Arriola (Maitane) izango dira Besakabiko protagonista berriak. Gainera, istorioan jarraituko dute aurreko denboraldietako beste batzuek ere: Nerea Elizalde (Garazi), Mikele Arizkorreta (Saioa), Maria Redondo (Zuri), Lorea Intxausti (June), Kimetz Etxabe (Gontzal) eta Andoni Agirregomezkorta (Oier).

Informazio gehiago hemen

basauri.eus

Laburrean

Non