"Charlie y la fábrica de chocolate, el musical"

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 28(e)tik 2023(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • "Charlie y la fábrica de chocolate, el musical"

Sarreren salmenta ekainaren 26ko 11:30etik aurrera.

ROALD DAHLEN ELEBERRIAN OINARRITUTAKO MUSIKALA.

Mundu osoan ospetsua den Willy Wonkak bere fabrika misteriotsuaren ateak irekiko ditu Arriaga antzokian. Charlie Bucket gazteak eta urrezko txartela irabazi duten beste lau lagunek betiko aldatuko dituen esperientzia biziko dute. Fabrikako langile ezagunak —Oompa-Loompak— gidari dituztela, Wonkaren irudimenezko mundua ezagutuko dute: txokolatezko ur-jauziak, katagorri eroak, kristalezko igogailu handia eta askoz sorpresa gehiago. Musikala Roald Dahlek idatzitako istorio harrigarrian dago oinarrituta. Mel Stuart zinema-zuzendariak zinemarako moldatu zuen eleberria 1971n, «Willy Wonka & the Chocolate Factory» filma egiteko, Leslie Bricusse eta Anthony Newle musikagileen abestiekin. Tim Burtonek ere moldatu zuen Dahlen lana, eta Johnny Depp aktorea protagonista duen «Willy Wonka & the Chocolate Factory» film arrakastatsua egin zuen 2005ean. Musikala bera Londreseko West Enden eskaini zuten estreinakoz 2013an, eta txarteldegian marka guztiak hautsi zituen 2017ra arte. Denboraldi arrakastatsu horien ondoren musikala Broadwayra iritsi zen, eta Estatu Batuetan barna eskaini zuten 2018an. 2019an hasi zuen Australiako bira, eta 2021era arte Sydneyn, Melbournen, Brisbanen eta Perthen taularatu zuten. Musikala beste hizkuntza batzuetara eraman eta 2019an Milanen eta Norvegian estreinatu zuten. 2021ean Brasilera, Frantziara eta Danimarkara iritsi zen.

Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera.

Taldea

Libretoa: David Greig.
Musika: Marc Shaiman.
Hitzak: Scott Wittman eta Marc Shaiman.
Zuzendaria: Federico Bellone.
Musika-zuzendaria: Julio Awad.
Koreografia: Gillian Bruce.
Eszenografiaren diseinua: Federico Bellone.
Jantzien diseinua: Chiara Donato.
Argiztapenaren diseinua: Valerio Tiberi.
Moldaketa: Silvia Montesinos.
Karakterizazioaren diseinua eta ile-apainketa: José Alberto Sedano.
Soinuaren diseinua: Albert Ballbé.
Ekoizleak: Iñaki Fernández, Gorka Fernández.
Music Theatre Internationalekin lortutako hitzarmenak ahalbidetutako ikuskizuna.
ROALD DAHLek idatzitako eleberrian oinarritutako musikala.
Filmeko abestien egileak: LESLIE BRICUSSE eta ANTHONY NEWLEY.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2023(e)ko abenduaren 28(e)tik 2023(e)ko abenduaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAbenduak 28, 29 eta 30: 17:00 eta 20:30
  • Lekua Arriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa22 / 59 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Arriaga Antzokia

Non