"CRIS, PEQUEÑA VALIENTE"
Publiko ororentzat
Iraupena: 60 minutu
Txotxongilo antzerkia gaztelaniazko testuarekin
Ikuskizun honen xedea, gure artean bizi diren ehundaka, milaka neska-mutiltxo transexualei bisibilitatea ematea eta aurrez aurre beraiek ezagutzea da. Orain arte transexual helduak baino ez genituen ezagutzen, baina transexualitatea txikienengan, hartzarotik, harritu eta sinesgaitza egiten zaie gutako batzuei. Ume hauek, txikitatik jasaten dute gizartearen bazterketa, batzuetan euren aita-amengandik ere. Gai honen inguruam dagoen desinformazio erabatekoa eta gizartearentzat aniztasuna agerian uztea suposatzen duen tabua, mingarriak dira persona txiki hauentzat eta gurea da min zentzugabe hau saihesteko ardura. Nork bere gorputza eta gogoa du eta gizateriaren izate propioaren zoriak agintzen du, logikoki eta biologikoki, eta horregatik 1.000 jaiotzetatik 1 neskatxo ala mutiltxo transexuala da. Transexualitatea ez da gaixotasuna, gizateriaren aniztasunaren beste adierazle bat baizik. Beraz, erabat naturala da. CRISTINA istorio hau, neskatxo transexual batzuen benetako bizipenetan oinarrituta dago. Istorioa neskatxo hauen errealitatea adin txikiko zein helduengana hurbiltzeko modu bat da, baita ere familia, eskola eta gizartea orokorrari.
Antzerkiaren bidezko ikasketa, etorkizun hurbil batean, desberdintasunaren aurrean
denok izan gaitezen toleranteagoak eta gizarte anitz batean bizitzeko gai. CRISTINA neska ausarta da, bere izate eta nahiaren alde borrokan dabil. Jaio zenean medikuek pentsatu zuten mutila zela eta genero maskulinoa egokitu zioten. Honen ondorioz, denok bere inguruan uste zuten mutiltxoa zela baina benetan CRISTINA neskatxoa zen. Neska handi eta ausarta.
SINOPSIA
CRISTINA txikiaren istorioa, jaiotzerakoan mutiltxoa zela petsatu zuten, neskatxoa izan arren. Bai, mutiltxoa… Berak ez zuen inoiz ez bere burua mutiltzat hartu. Betidanik neskatxo baten modura sentitu da, eta horrela jakinarazi zien bere gurasoei. CRIS, hori da bere izena, neskatxo trans bat da, azkarra eta alaia, bere eskubideen alde borrokan ari dena. Askatasunez eta aukerez betetako etorkizun bat nahi du, hazi eta garatzeko, bere adin bereko beste neskatxo baten bezala.
EGILEA eta ZUZENDARITZA Ángel Calvente
ACTORESAK eta AKTOREAK Susana Almahano, Carlos Cuadros y Yolanda Valle
ARGI eta SOINU TEKNIKARIA Adrián Alcaide
ERREGIDOREA eta LAGUNTZAILE TEKNIKOA Laín Calvente
TXOTXONGILOEN DISEINUA eta ERAIKUNTZA Ángel Calvente
TXOTXONGILOEN JANTZIGINTZA Carmen Ledesma
AKTOREEN JANTZIGINTZA Elisa Postigo
BANDASONOROAREN KONPOSAKETA Miguel Olmedo
EKOIZPEN MUSIKALA Laín Calvente
IRAKASLEAREN AHOTSA Adelfa Calvo
AHOLKULARITZA TEKNIKOA Antonio Regalado
ARGIZTAPEN DISEINUA eta PROGRAMAZIOA Laín Calvente
Qlab PROIEKTUAREN DISEINUA eta ARGIZTAPEN LAGUNTZAILEA Adrián Alcaide
FILMAK; IRUDIAK, EFEKTOAK, MUNTAIA eta IKUSKIZUNAREN EDIZIOA Salvador Blanco
ESZENOGRAFIA DISEINUA Ángel Calvente
DISEINU GRAFIKOA Carlos Javier Calvente
KARTELAREN eta IKUSKIZUNAREN ARGAZKIAK José Luis Gutiérrez
SARIAK
Arte Eszenikoen MIOS MAX saria – 2022 MAX saria Haur, Gazte eta Familia antzerkiko Ikuskizunik Onena- FETEN 2021 saria Ikuskizunik Onena – 2021ko Nazioareko Ribadaviako Antzerki Mostrak emandako saria- 1. Publikoa Saria MIT 2021 – 2021ko PALMAko Arte Eszenikoen 38. Azokaren sariak- Epaimahaiaren Sari Berezia 2021- 2021ko Malagako Ateneoko sariak- Haur Antzerkiko Ikuskizunik Onena- 2021ko Andaluziako Arte Eszenikoan Lorca VIII sariak – Haur eta familia antzerkiko Ikuskizunik Onenari LORCA saria- 2022ko Andaluziako Arte Eszenikoan VIII Lorca sariak- Antzerki Egiletza Onenaren LORCA sarirako nominatua; 25. MAX Arte Eszenikoen SARIAK 2022 – Haur, gazte eta familia antzerkiko Ikuskizun Onenaren FINALISTA – Pontebedrako Domingos do Teatro Principal 2022 – 13 urte berakoen PUBLIKOAREN SARIA – 2022ko Rinconadako Arte Eszenikoen jaialdia – Alcides Moreno 6. saria – Ikuskizunik onenaren SARIA, denetarik duelako
El Espejo Negro antzerki konpainia, berezko zigilua eta 34 urteko ibilbide artistiko eta profesionala
1989an Ángel Calvente egile andaluziarrak sortutakoa, erabiltzen duen lenguaia garratza eta adarjotzailea da bere ezaugarririk nabarmenena. Bere ikuskizunak probokatzaileak, berritzaileak eta teknikoki bikainak dira. Duen estilo eta antzerkia egiteko moduagatik, txotxongilo antzerki berri baten egiletzat hartzen dute, hau da, berezko ziligu baten jabe, originala edota jatorrizkoa, El Espejo Negroko sor-markak. Egun, txotxongilo antzerkiaren erreferentetako bat da, bai haurrentzat zein helduentzat, baita ere txotxongillarien artean. Ángel Calvente-ren sorkuntzek hainbat sari jaso dituzte, eta kritika eta publikoaren harrera ona jaso dute. Europa, Amerika eta Asiako jaialdi eta programazioetan egon dira. Bere estetika eta manipulazio teknika bikainagatik txotxongilo antzerkiko konpaniarik onenetako bat da gaur egun.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaEL ESPEJO NEGRO
- Data 2023(e)ko Abenduak 27
- Ordutegia18:00
- Lekua Tafalla Kulturgunea
Hortanco kalea
Tafalla - Zenbatekoa8€
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Tafalla Kulturgunea


