"MEDIATEKA GABONETAN" - Azkuna Zentroko Mediatekaren egitaraua Gabonetarako

Bilbao 2023(e)ko abenduaren 26(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • "MEDIATEKA GABONETAN" - Azkuna Zentroko Mediatekaren egitaraua Gabonetarako

Gabonetan, Mediateka BBK-k hainbat jarduera proposatuko ditu zentroko bi erakusketen inguruan, sorkuntza garaikidea haurrei eta familiei hurbiltzeko.

  • "DECRECER". BENE BERGADO

Ordutegia:

  • Abenduak 26, asteartea, 27 asteazkena, 28 osteguna, eta 29 ostirala // 12:00-13:30
  • Urtarrilak 2, asteartea, 3 asteazkena, eta 4 osteguna // 17:30-19:00

Norentzat: 6-12 urte
Espazioa: Mediateka BBK
Edukiera: 15 lagun gehienez
Sarrera: Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago

Bene Bergado artistaren “Urritu” erakusketak baliabide naturalak neurririk gabe erabiltzeak dituen ondorioak erakusten ditu Erakusketa Aretoan. Jarduera honen bidez, haurrek aukera izango dute erakusketa honen edukira eta forma artistikora hurbiltzeko, hainbat materialekin sortu eta esperimentatuz. Saio bakoitzean artistak erabilitako teknikak eta materialak erakutsiko dira, erakusketa osatzen duten piezetako batzuk erreplikatzeko. Gero, lanak Mediatekan erakutsiko dira.

  • "ULISES 2.0"

Ordutegia:

  • Abenduak 23, larunbata // 17:30-18:30
  • Abenduak 30, larunbata // 12:00-13:00

Norentzat: 6-12 urte
Espazioa:Mediateka galeria. Mediateka
Edukiera: Familiak (heldu bat + hiru haur gehienez)
Sarrera: Dohainik Mediatekako Txikitekan izena eman ondoren, jarduera hasi baino 10 minutu lehenago

“Ulises 2.0” erakusketak Bilbon bizi diren pertsonen migrazio-bizipenak erakusten ditu, eta ilustratzaile profesionalen lanarekin batera elkartu. 13 herrialdetan jaio eta 25 hiritan bizi diren gizon-emakumeek elkarrizketa grafikoak osatu dituzte horrela, nork bere lekutik abiatutako bidaia zail horren inguruan.

Jarduera honetan, haurrek eta familiek aukera izango dute ilustrazioaren mundura hurbiltzeko, komunikazio-adierazpen gisa. Erakusketa elkarrizketa bidez bisitatu ondoren, parte-hartzaileek piezetako bat aukeratu, eta beren interpretazioa egin ahal izango dute, marrazkia edo beste edozein baliabide erabiliz, hala nola idazketa edo ahozko kontakizuna.


Laburrean

Non