Olentzero eta Mari Domingiren desfilea 2023 Gasteizen
Gasteizko 2023-2024ko Gabonetako kultur egitarauaren barruan.
Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Gasteizera, ume guztien artean opariak banatzera. Egunaren goiz partean, Olentzerok eta Mari Domingik haurrei harrera egingo diete. Arratsaldean, ohiko desfilea eta San Migueleko balkoira igoko dira bertaratutakoak agurtzeko.
Segizioa Mari Domingik zuzenduko du lehen karrozan, eta bigarren karrozan joango da Olentzero. Biek neska-mutilak izango dituzte alboan eta opariak eramaten Erraldoien Konpartsak (baserritarrekin eta buruhandiekin), gargantuak eta galtzagorriek ere lagunduko diete.
Aurten, gainera, neurri handiko hirugarren karroza bat ere izango da eta, desfilearen amaieran, handik jaurtiko dituzte gozokiak. Desfilean, guztira, 400 partaide izango dira.
- Desfilearen ibilbidea: Iparralde GE, Legutianoko atea, Frantzia, Bakea, Olagibel eta Mateo Moraza. Desfilearen bukaera Andre Maria Zuriaren plazan izango da 19:00etan eta Olentzero eta Mari Domingik bertan elkartutako lagunak agurtuko dituzte. Gainera, gaztain erreak banatuko dira.
- Parte-hartzaileak: Udal Folklore Akademia, Arabako Dantzarien Biltzarra, Olabide Ikastola, Indarra K.E, “Kalez kale” programa.
- Laguntzailea: Autolasa.
Informazio gehiago: Olentzero eta Mari Domingi
Oharra: Jendea Andre Maria Zuriaren plazara, Espainia plazatik edo Posta kaletik sar dadila eskatzen da, desfilea ondo joan dadin.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Abenduak 24
- Ordutegia18:00
- LekuaIparralde GE, Legutioko Atea, Frantzia, Bakea, Olagibel, Mateo Moraza, Andre Maria Zuriaren plaza
Vitoria-Gasteiz - HizkuntzaEuskara


