World Music - Jazz: Alea Trio

Getxo 2023(e)ko Abenduak 23
  • World Music - Jazz: Alea Trio

Alea Trio Bizkaiko hiru musikari nabarmenek osatzen dute, genero ugaritan ibilbide oparoa dutenak. Bere helburua audientzia-espektro zabal batek asko estimatzen duen errepertorioa lantzea da, baina gure lurraldean interprete gutxi dituena: "munduko musikak" edo "world music".

Kultura desberdinetatik datozen soinuak (latinoamerikakoa, klezmerra, euskalduna edo arabiarra), konposizio propioekin batera, ikuspegi original batetik lantzen dira. Ganbera-musika klasikoa edo jazzaren elementuak nahasten dira musika fresko eta kementsuan, non umorea eta birtuosismoa oso garrantzitsuak diren.

Alea Trio honako hauek osatzen dute: Mario Clavell Larrinaga (flautak) Marta Díaz Iriondo (pianoa eta akordeoia) eta  Jon Ander Amigo Alcedo (baxu elektrikoa eta kontrabaxua).

 

Sarrerak txarteldegian kontzertua baino 2 ordu lehenagotik


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abenduak 23
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Andres Isasi Musika Eskola
    Las Mercedes, 6
    Getxo
  • Zenbatekoa5 €
  • HizkuntzaGaztelania

Non