Olatz Salvador & Iñaki Salvador: "Familia artean"

Zarautz 2023(e)ko Abenduak 22
  • Olatz Salvador & Iñaki Salvador: "Familia artean"
  • Olatz Salvador & Iñaki Salvador: "Familia artean"

Ahotsa eta gitarra: Olatz Salvador / Pianoa: Iñaki Salvador

Proposamen berri honetan Olatzen errepertorioa bizkarrezurra izango den kontzertu batera eramango gaitu duoak. Nahiz eta formatua nabarmen intimoa izan, eskatzen duenean indarra eta sendotasuna ere izango ditu, bi artistek elkarrekin esploratuko dute euren unibertso musikalaren fusioa.

Familiakoak izanik, topaketa berezia izango da, baina hortaz haratago, belaunaldi arteko hurbilketa musikal eta artistiko interesgarria izango da. Xalotasunetik eta xumetasunetik abiaturik funtsezkoa den horretan sakondu nahi duen lana, soila eta emozioz beterikoa.

 
zarautz.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abenduak 22
  • Ordutegia20:00
  • Lekua Modelo Aretoa
    Zigordia, 2
    Zarautz
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Modelo Aretoa

Non