EUSKADIKO FILMOTEKAREN “GERRA ZIBILA” KOLEKZIOA
Gerra Zibila eta Bilbon izandako aztarnak izan dira azken hilabeteetako “BILBAO IZAN” programaren ardatza. Testuinguru honetan, eta hainbat jarduera kulturalen ondoren, alegia bisita gidatuak, sare sozialetarako bideo laburrak, familientzako aisialdi-proposamenak edo Edouard Lazargurenen “Vuelta” pintura-erakusketa, Gerra Zibilaren eta Bilborekiko harremanaren inguruko zinema-zikloa proposatzen da, “GERRA ZINEMAN. LA GUERRA EN EL CINE” izenburupean.
Euskadiko Filmategiak duen “Gerra Zibil” kolekzioaren barruan dauden lau laburmetra; Petro Olearen “La Conspiración”; Koldo Serraren “Gernika”; eta Alejandro Amenabarren “Mientras dure la guerra”, ikusi ahal izango diren pelikulak dira.
Hitzorduak abenduaren 22, 26, 27 eta 29 izango dira Bidebarrietako Kulturgunean doako sarrerekin.
PROGRAMAZIOA
ABENDUAK 22. 19:00etan,EUSKADIKO FILMOTEKAREN “GERRA ZIBILA” KOLEKZIOA
- “SEMANA SANTA EN BILBAO” (1937). Euzkadiko Jaurlaritzaren Propaganda Atala. Bilbo frankisten eskuetan erori baino lehen egindako erreportajea da. Erlijioaren gaia du ardatz, kultu erlijiosoarekiko errespetuaren eta Errepublikaren aldeko borrokaren artean dagoen bateragarritasuna frogatzen saiatuz.
- “ENTIERRO DEL BENEMÉRITO SACERDOTE VASCO JOSÉ MARÍA DE KORTA Y URÍBARREN, MUERTO EN EL FRENTE DE ASTURIAS” (1937). Euzkadiko Jaurlaritzaren Propaganda Atala. Filmak Gerra Zibilaren justifikazioa hankaz gora jartzea zuen helburu. Aldi berean, Eusko Gudarosteko kapilau-komandante izan zenaren hileta-ohoreak jasotzen ditu, eta Jose Antonio Agirre Lehendakaria doluaren aurpegi gisa erakusten da.
- “GUERNICA” (1937). Zuzendaritza: Nemesio Sobrevilla. Dokumental hau, Gernikako hondamendiaren irudiak dituela, gerrak utzitako ikuspegi eusko abertzalea erakusten dio ikusleari.
- “ELAI ALAI” (1938). Zuzendaritza: Nemesio Sobrevilla. Film honek Elai Alai taldearen eta Eresoinka abesbatzaren ekitaldiak batzen ditu. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Frantziako eszenatoki ezberdinetan egon izan ziren Euskadiren errealitatea ezagutarazteko eta, bide batez, errefuxiatuei laguntzeko dirua lortzeko.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 22
- Ordutegia19:00
- Lekua Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- Web Bidebarrieta Kulturgunea


