Zinez - Helduentzako Euskarazko Filmen Zikloa: "Soinujolearen semea" (eta Bernardo Atxagarekin solasaldia)

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko Abenduak 21
  • Zinez - Helduentzako Euskarazko Filmen Zikloa: "Soinujolearen semea" (eta Bernardo Atxagarekin solasaldia)

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten.

Joseba Altuna, txikitako bere laguna, azken agurra ematera joan zaio, eta bide batez konpondu gabeko kontuak argitzera. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapen honetan.


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2023(e)ko Abenduak 21
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Florida Zinemak
    San Prudencio, 22
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa2 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Florida Zinemak

Non