San Tomas Jaia 2023 Donostian: egitaraua
Donostiako San Tomas azokak egitarau zabala izango du, hain zuzen ere, Txistorra protagonista izango den egitaraua. Eta bertan, feriara gerturatzen diren pertsona guztiek disfrutatu ahal izango dute animailen, zein barazki eta fruituen erakusketarekin; haurrentzako tailer eta jokuekin; hainbat lehiaketarekin; bertsonalri zein aizkolariekin; eta bereziki, kaleetako giroarekin.
Abenduaren 21ean 10:00etatik 20:00etara hiriko hainbat auzotan jarduerak izango dira. Amara Berri, Amara Zaharrra, Antigua eta Gros auzoetan ere egitarau zabalak prestatu dituzte azokarekin disfrutatzeko, eta aurretik, abenduaren 15etik 17ra Morlans, Altza, Ibaeta eta Intxaurrondon azokak egingo dira.
Urtero bezala, azokak protagonista handia izango du: 10:00etatik 20:00etara Konstituzio plazan Xixili txerria ikusteko aukera egongo da. Hau izango da azokaren erdigunea, baina hirian 167 postu jarriko dira, eta aipatutako auzoetan elkarte ezberdinek ere postuak izango dituzte.


