"DESERT PHOSfate"
Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketaren esparruan, eta Arabako SEADen Lagunen Elkartearekin lankidetzan, Artium Museoak Saharako herria protagonista dela, hainbat indarkeria mota (lurraldeak erauzteko proiektuena, horiek ahalbidetzen dituzten estatu-indarrena, eta diskurtso kolonial nagusiena, ustiapen horiek «aurrerapenaren» eta «zibilizazioaren» izenean normalizatzen dituztenak) islatzen duten bi film eskainiko ditu.
Abenduaren 20an, 19:00etan
DESERT PHOSfate
Mohamed Sleiman Labat, 2023, 58 min
DESERT PHOSfate Mohamed Sleiman Labat artista sahararraren film dokumentala da. Bertan, fosfatoaren historia kontatzen da, harea-partikulei, landareei eta gizakien desplazamenduei buruzko narrazioen geruza anitzak arakatuz. Basamortuko errealitate, metafora eta poetika irudimentsuak kontatzeko moduak aztertzen ditu filmak. Era berean, praktika kolonialen, erauzketa antropozentrikoen hondarren eta mundua ezagutzeko eta kontatzeko aintzinako moduen galeraren arteko lotura azpimarratzen du.
Sahararrak Mendebaldeko Saharatik datoz, Afrikako ipar-mendebaldeko eskualde batetik. Inguru hori fosfatodun mineraletan aberatsa da, eta horrek Europako eta Marokoko erauzgailuak erakarri ditu 1950eko hamarkadatik. Sahararrak nomada indigenak dira, eta milaka urtean bizi izan dira inguru horretan, basamortuan bizitzeko eta harekin harremanetan jartzeko modu berezi batekin; ahozko poetikan eta etengabeko mugimenduan oinarritutako modu bat. Mendebaldeko Saharako gatazka latzak Aljeriara eraman ditu gehienak, hirurogeita hamarreko hamarkadan izandako gerraren ondorioz.
Sahararrak Hamda izeneko basamortu belartsu eta babesgabe batean bizi dira orain, non tenperatura altuak eta bizi-baldintzak oso gogorrak diren; baina, harrigarria bada ere, ustekabeko praktika bat garatzen hasi dira. Nekazaritza! Eta testuinguru espezifiko horretan elikagaiak tokian bertan hazteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzen ari dira.
Mohamed Sleiman Labat, filmaren zuzendaria, eta Taleb Brahim, lurra berreskuratzeko lanean ari den ingeniari agronomo sahararra, proiekzioaren ondorengo solasaldian egongo dira.
Laburrean
- Mota Ikus-entzunezko emanaldia
- Data 2023(e)ko Abenduak 20
- Ordutegia19:00
- Lekua Artium Museoa
Frantzia Kalea, 24
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Artium Museoa


