FAMILY FOLKS
Naufrage bere azken diskoan, Vigoko Family Folk taldeak pop, psikodelia, country, blues eta rockand-roll kutsu handiko sustraietako musikaz jositako
ondarea betikotzen jarraitzen du, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako rock-and-roll jarrera nabarmenarekin, hamalau kantu bikainen bitartez. Itsasoa protagonista harturik, bizitzaren arlo guztietan ezinbestean gertatu beharreko heriotza eta berpizkude prozesuari buruzko alegoria garden batean.
Proposamen berri bat da, interesgarria zinez, zuzeneko emanaldian, entzulegoa erraz bereganatzen duena.
· BOSCO HILL: Ahotsa, gitarra akustikoa, mandolina, banjoa
· RUBÉN XUÁREZ: Ahotsa, gitarra elektrikoa eta akustikoa, mandolina, banjoa
· XABIER VIEITEZ: Teklatua, korua
· JORGE LORRE: Baxua, korua
· RUFUS EL GUARRO: Bateria, korua


