Zea Mays

Bilbao 2023(e)ko Abenduak 16
  • Zea Mays

Asier Basabek (bateria), Rubén Gonzálezek (baxua), Iñaki Imazek (gitarra) eta Aiora Renteriak (ahotsa) osatutako banda Bilbon sortu zen 1997ko ekainean. Uda hartan bertan grabatu zuten zazpi kantuko maketa Euskadi Gazteako VII. maketa-lehiaketan saritua izan zen, eta sari horrek bultzada handia eman zien Euskal Herrian zehar kontzertu ugari emateko.

Ondoren, Bilbo Hiria X. pop rock lehiaketan sailkatu eta euskal talde onenaren saria jaso zuten. 1998an grabatu zuten “Zea Mays” izeneko lehen diskoa, urte hartan bertan Euskal Herrian argitaratutako 10 disko onenen artean egon zena. 2000ko martxoan “Elektrizitatea” izeneko bigarren diskoa plazaratu zuten, Mondo Sonoro aldizkariaren aukeraren arabera, urteko diskorik onena Euskal Herrian. 2002ko uztaila eta abuztua bitartean, “Harrobian” grabatu zuten; 2005ean, laugarren diskoa: “Sortuz, grabitatearen aurka”; 2007an, bosgarrena: ingelesezko 2 abesti bildu zituen “Morphina”; eta 2010ean seigarren diskoa argitaratu zuten: “Era”.

Euren zazpigarren diskoa,”DA”, 2013. urtearen amaieran plazaratu zen; zortzigarrena, “HARRO” izenekoa, 2016an; bederatzigarrena, “Atera,” 2019an eta, azkenik 2022an argitaratu dute Adore Kemena Kuraia izeneko hamargarren diskoa.  

 

 

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Abenduak 16
  • LekuaZorrotzako Gaztetxea
    Zorrotza - Kastrexana, 30
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara

Non