Plektro Musika Jaialdia 2023: VICENTE ALEIXANDRE PULTSU ETA PLEKTRO ORKESTRA
VICENTE ALEIXANDRE PULTSU ETA PLEKTRO ORKESTRA (Kontzertua)
Aranjuezko Vicente Aleixandre Pultsu eta Plektro Orkestra 1980an sortu zen, lehen taldekideek ikasitako ikastetxe publikoaren izena hartuta. Gaur egun, interpretazio klasikoan ibilbide emankorra egindako musikariek osatua da, betiere musika eta errepertorioa ulertzeko modu berrien bitartez harmonizatua.
Plektro eta hari pultsatuko instrumentuak berreskuratu nahian eta haiei ikusgaitasuna emateko asmoz, Vicente Aleixandre Orkestrak estatuko eta nazioarteko hainbat plektro-jaialditan erakutsi du Aranjuez izena (herria Joaquín Rodrigo maisuari eta haren Concierto de Aranjuez lanari esker da mundu zabalean ezaguna musikaren arloan). Gainera, 1988az geroztik, “Villa de Aranjuez” Plektro Musikako jaialdia antolatzen du urtero udazkenean, estatuko plektro arloko orkestrarik eta talderik onenak bilduta.
Oraingo honetan, askotariko errepertorioa eskainiko dute, Giuseppe Manente, Antonio Vivaldi, Enrique Granados, Isaac Albéniz eta beste batzuen piezak jota.
19:30, Iturramako Civivoxa
Sarrera librea edukiera bete arte
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2023(e)ko Abenduak 16
- Ordutegia19:30
- Lekua Iturramako Civivox-a
Eskirotz, 24
Pamplona/Iruña - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Iturramako Civivox-a


