Lantegia: "Joaldunak eta Momotxorroak"
Euskal Herriko inauterietako "momotxorro" eta "joaldun" pertsonaiak egiteko lantegia.
Jarduera irekia, doakoa eta euskaraz.
Antolatzailea: Judimendiko Euskara Batzordea. Jarduera hau honako ekimenaren barruan kokatuta dago: "Haurren aurrean, helduok heldu"; alegia, guraso eta bestelako hezitzaileen artean hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena.
Jarduera hau Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako egitarauaren parte da.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2023(e)ko Abenduak 15
- Ordutegia18:00
- Lekua'Judimendikoak' elkarteko egoitza
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


